Jarto koadrilla galanta batu ginen azkenean SESISESI sarien banaketa egiteko. Nire espektatiba guztiak aise gainditu zituen hitzorduak eta, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkizuet taula gainera zein azpira hurbildu zineten guztioi. (Eta hurbildu ez zineten beste askori ere bai!):
-
-
- Urko Aristi eta Yogurinha Borovari, MC lanak ezin hobeto egin zituztelako. Ekitaldian izan genuen giro apartaren meritua haiei dagokie zati handi-handi batean. Yogurinharen kasuan, gainera, erabat ezezagunak ginen aurretik eta, hala ere, bere burua eskaintzea majarada honetarako eskertu beharra dago. A zer artista parea!
-
-
-
-
- Luistxo Fernandez ere artista gonbidatuen artean agertzen zen kartelean, eta erabaki zuzena izan zen epigrafe horretan kokatzea. Umore kaustikoaz kontatu zizkigun sarea + euskaldunak + sexuaren inguruko hainbat kontu… baina hobe azalpenak berari zuzenean irakurtzea ;). Bere hitzalditxoak ere meritu bikoitza izan zuen, erdi gaixorik etorri zitzaigulako. Trukean orgasmatronmasajeadorea lortu zuen zozketan. Justizia poetikoa?
- Eta zer esan Josu Bergaraz? Kezkatuta etorri zitzaigun, bere estiloak bat egingo ote zuen ekitaldiaren ‘tonoarekin’. Baina primeran aritu zen, eta Sesisesi, trololo, euskaldun eta bero kanta idazteko hartutako lana ezin da diruz ordaindu!
-
-
- Zozketarako opariak ere lagunek emandakoak dira:
-
- Markos Gimeno Zerorajasoak, 11 hizpilu postal bilduma eta berak diseinatutako bi kamiseta utzi zizkigun. Pena bera ere bertan izateko aukerarik ez izatea! :(
- Euskarabilak, Basauriko euskaldunen elkarteak, urtero egiten duen ipuin erotiko lehiaketan jasotako lanen bilduma bi jarri zituen.
- Kaixomaitia.com-ek, ekimen osoa babesteaz gain, bi lagunentzako afaria eskaini zuen, The Morgan Kompany jatetxean. Bukaeran jan genituen pintxoak, eta banatu genituen bi sari nagusiak ere, Kaixomaitiari eskertu behar dizkiogu.
-
Sesisesienak
Inkesta hastean, Kaixomaitia.com-eko xerifa den Iñigo Arandiak bi lagunentzako afari bana eskaini zuen, neskarik eta mutilik bozkatuenarentzat.? Beñat Sarasola eta Eider Madina izan ziren boto gehien jaso zituzten hautagaiak, baina, sari banaketara hurbildu ez zirenez, ekitaldian zeuden bozkatuenen artean banatu genituen sariak:
- Mutilena Iñigo Arandiak berak eraman zuen. Berak, hala ere, sariari uko egin (tongo akusazioak saihesteko) eta niri eskaini zidan. Kontatuko dizuet zer moduz afaltzen dudan! Beste behin ere, eskerrik asko!!!
- Neskena Eider Alkortari eman genion. Frustratu samar ikusi genuen Eider, saria bi sesisesienek elkarrekin afaltzea zela uste baitzuen. Baina tira, seguru gaude probetxua aterako diola afari txartelari ;) Maite Goñi ere bazegoen nominatuen artean, eta, hain zuzen ere, berak irabazi zuen bertaratutakoen artean zozketatu genuen afaria (hori zoriz gertatu zen hala, palabritadelniñojesus!). Hona Eider saria jasotzeko momentuan:
Last but not least
Amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi ekitaldirako kartel ederra egin duen Goio Telletxeari; eta ekitaldian bertan aipatu ez arren, logistika eta antolakuntza lanetan nirekin batera aritu diren Jozulin eta Bontxiri. Baita, noski, inkestan parte hartu, AP8a zeharkatuta ere hurbildu zineten guztioi, eta ekitaldian egoteko gogoa bai baina aukerarik izan ez duzuenoi. Lasai, laster hasiko gara hurrengoa pentsatzen! :)
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Jarto koadrilla galanta batu ginen azkenean SESISESI sarien banaketa egiteko. Nire espektatiba guztiak aise gainditu zituen hitzorduak eta, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkizuet taula gainera zein azpira hurbildu zi……
Ez nuen saririk jaso (ez dakit zozketako bolak bero zeuden, karkarkar) baina primeran pasatu nuen.
Kedada/Liada jartoak prestatzeko abila zara gero!
Portzierto, Urkok Yogurinari botatako esaldi hura bapatekoa izan zen? (“zuk gorputza jarri eta nik mihia”)
Pozten naiz, Iñaki :) Nik nerbio asko pasa nituen, baina kontuan hartuta (des)antolaketa nolakoa izan den, uste dut emaitza oso txukuna izan zela. Barre asko egin genituen behintzat! :)
Eta bueno, Urkoren esaldia inprobisatua izan zela uste dut. Entsegurik behintzat ez genuen egin!!!
Ondo segi! :)
zorionak ezusteko ekimenagatik, joxe! ia hurrengoan agendok sinkronizatzerik daukagun. hurrengora arte!
Eskerrik asko Maria! Hurrengoan ezin duzu huts egin e? ;) Urte berri on!