Gaur elkarrizketa luze bat izan dut Euskalteleko teleoperadore batekin. Hilabete honetan (atzo, zehazki), linea haiekin kontratatzean jarri zidaten promozioko prezioa bukatu zitzaidan, eta, etxera etorri zen komertzialak bere garaian sujeritu bezala, teleoperadorea limurtzen saiatu naiz, prezioa bikoiztu ez diezadaten.
Zuotako asko egongo zarete antzeko egoeran, baina badaezpada ere, egoera hau da:
Hau da, orain arteko zerbitzu berberaren truke, hilabeteroko faktura ia-ia hirukoiztu nahi didate. Bezeroen arreta zerbitzura deitu eta hantxe esan dit teleoperadoreak, faktura merketzeko dudan aukera bakarra interneteko abiadura murriztea dela: 24 Megatik 5era pasatzea, hain zuzen ere. Horrela eginez gero, interneteko kuota 10 euro merketuko lidakete. Hau da, fakturan %15eko merketzea lortzeko, internet abiadura %80 murriztu behar dut… Eta hori da eskaini didaten aukera bakarra, famiia ugaria edo jubilaziotik at.
Total, berriz ere jo dudala arreta zerbitzura, baina oraingo honetan e-mailez, hemen azaltzen ari naizen berbera idatziz uzteko. Eskaintza hobetzen ez badute, alde egitea beste erremediorik ez dudala izango argituz. Proposamen onargarririk egingo didate? @barnetx, @Hey_Neken eta @turutarena lagunekin twitter bidez izandako elkarrizketagatik, ez dirudi ezer onik espero daitekeenik.
Â
Kontatuko dizuet… baina bitartean… zer alternatiba gomendatzen didazue? Kontuan izan Movistar betatuta dudala, eta Ya.com kontsumo bulegoan salatuta! XD
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Gaur elkarrizketa luze bat izan dut Euskalteleko teleoperadore batekin. Hilabete honetan (atzo, zehazki), linea haiekin kontratatzean jarri zidaten promozioko prezioa bukatu zitzaidan, eta, etxera etorri zen komertzialak bere…..
Animo!
Ni otsailean bueltatuko naiz Euskaltelera. Urtebetez egon naiz Movistarren eta orain tokatzen zait antzerako jugada, kontrako norabidean noski.
Izan ere, pasa den urtarrilean, eskaintza onena Euskaltelek zeukan, baldin eta beraien bezeroa EZ bazinen. Esan nien: bueno, ba datorren urtean itzuliko naiz. ;-)
Joko hori gustatzen zaie, ez haserretu beraiekin. ;-)
[…] kontatu nizuen ba, Euskaltelen tarifa aldaketarekin neukan disgustua. Telefonoz, e-mailez zein sare sozialetan ere eskatu diet erdibideko proposamenen […]