Teknopataren ajeak

25 urte dirauten bonbillak

Benito Muros enpresario katalanarekin izandako elkarrizketa argitaratu du gaur LA VANGUARDIA egunkariak. Zaharkitze programaturik gabeko bonbillak egin eta saltzeaz gain, iraupen luzeko beste hainbat gailu proiektuan dituen enpresa sortu du Murosek, bai eta zaharkitze programatuaren aurkako mugimendua ere. Zenbat du kontzientziatik eta zenbat marketing estrategiatik? Argitzen dugun bitartean merezi du egunkariari zer kontatu dion begiratzea.
25 urte dirauten bonbillak 7 - teknopata.eus

Cosima Dannoritzer-en Erosi, bota, erosi dokumentalak argi eta garbi azaltzen du, eta ondo dokumentatuta, gainera, gehienok aspalditxo barruntatzen genuena: kontsumoko gailuen egileek (askok behintzat) gailuen diseinuan bertan txertatzen dituztela berez egingo luketena baino lehenago hondatzea eragiten duten ezaugarriak. Oraindik ikusi ez baduzu, guztiz gomendagarria da ordubetetxoa eskaintzea.

Dokumentalean ondo azaltzen den moduan, erosgaien iraungitze programatu hori sistema kapitalistaren oinarri nagusienetakoa da: produktuak iraungi ezean, jendeak ez luke gehiago erosteko beharrik, eta beraz sistema gelditu egingo litzateke.

Benito Muros
Benito Muros enpresaria (argazkia: David Airob, La Vanguardia). Klik jatorrizko artikulua ikuseko.

LA VANGUARDIA egunkari katalanak Benito Muros enpresariari egindako elkarrizketa argitaratu du gaurko alean. Ikusteko dago elkarrizketa noraino den marketing operazio hutsa, baina hori argi geratzen den bitartean, ezin ukatu irakurgai interesgarria dela.

Sin Obsolescencia ProgramadaMurosek OEP Electrics izeneko enpresa bat sortu du hainbat ingeniarirekin batera. Zaharkitze programaturik gabeko bonbillak egiten dituzte, 25 urteko garantia dutenak, eta aurrerantzean bestelako gailu iraunkorrak egiteko asmoa ere badute.

SOP mugimendua ere sortu du, Sin Obsolescencia Programada (Facebookeko Lotura). Momentuz intentzio deklarazio hutsa da -horregatik hau dena marketing kanpaina hutsa ez ote den zalantza-. “Beharbada ez dugu utopia lortuko, baina haren bila joateak bidean jartzen gaitu”. Horixe omen dute leloa.

Elkarrizketan kontatzen duenez, Murosen apustuak ondorio latzak ekarri dizkio. Industriako lobbyaren presioak eragozpen handiak sortu dizkio bere produktuak erosleengana helarazteko orduan, eta horregatik bitartekaririk gabe saltzen hasi dira, internet bidez. Distribuzio eta saltoki kate handiek produktuen prezioa bikoiztea proposatu omen zioten haien dendetako apaletan salgai jartzeko, eta Murosek ezetza eman zien.

Baina hori ez da dena. Enpresariak herio-mehatxu anonimoak jaso omen ditu etxean, beraren zein familia osoaren kontra, bere produktuak zabaltzen jarraituz gero. Esan bezala, ikusteko dago noraino ez ote den marketing operazio hutsa, baina bien bitartean, ba hori, oso irakurgai gomendagarria iruditu zait ;)

  • Bitacoras.com
    2012(e)ko apirilak 14 at 17:04

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Cosima Dannoritzer-en Erosi, bota, erosi dokumentalak argi eta garbi azaltzen du, eta ondo dokumentatuta, gainera, gehienok aspalditxo barruntatzen genuena: kontsumoko gailuen egileek (askok behintzat) gailuen diseinuan berta…..

    Reply
  • […] kontu nizuenez, Kataluniako enpresa bat iraupen luzeko bonbillak egiten eta saltzen hasi da. Bada: dirudienez ez da bakarra, eta martxa honetan modan jarriko dira laster iraungitze datarik […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.