Mac OS X 10.5 Leopardek dituen berrikuntzetako bat hiru dimentsioko grafikoak eta isipilu-efektua erabiltzen dituen Dock berria da. Polita da, bai, baina zure makina (nirea bezala) oso-oso-oso berria, ez bada, sistemak beste ataza garrantzitsuago batzuk beharrezkoagoak izan ditzakeen baliabideak kontsumitzen dituzte efektu horiek.RealBasic erabiliz, hemen azaltzen den prozedura automatikoki egiten duen aplikaziotxo bat sortu dut. Finean, aplikazio honek Dock berriaren 3D efektuak desgaitzeko eta gaitzeko balio du.
Deskargatzeko, egin klik hemen.
Kaixo, galdera apur bat tonto izango da baina, ¿lizentzia legala da edo pirata? Ni dudatan nago erosteaz eta lehenengo egun batzuk probatu nahi nuke. Nik PowerBook G4 bat daukat eta derrigorrez jakin nahi dut ea ondo doan sistema eragile berria. Eskerrik asko.
Julen, nik 1,2 GHzko G4 dorre batean sartu dut (Giga bateko RAMekin) eta ondo dabil, momentuz behintzat. Tigerreti aparte instalatu dut momentuz, niretzat hil ala bizikoak diren zenbait aplikazio (Missing SYnc, adibidez) Leoparden gainean ondo ibiltzeko prestatzen duten bitartean. Zure makinaren prozesadorea G4 / 800 MHz baino arinago badoa, printzipioz ondo joan beharko luke, memoriaz ondo hornituta bazaude behintzat.
Eskerrik asko Joxe. Nik ere MissingSync programa erabiltzen dut eta oraindik Leopardentzako bertsiorik ez egoteak atzera botatzen nau. Bestalde nik G4 bat daukat 1.67 GHz-az (PPC noski). Baina RAM-a 512 bakarrik eta gehitzeak beste gastu gehigarria litzateke. Buruari bueltak ematen segitzen dut.