Kolaborazioak

Nire ordu laurdentxoa

Badirudi nire teknopatia bere lehen ondorioak ekartzen hasi dela. Lehenengoa: jende askok uste izatea internet kontuetako ‘aditua’ naizela. Eta bigarrena: hedabideetatik horren inguruan berba egiteko deitzen hastea. Gaur bertan nire ordu laurden telebisiboa izan dut (hiru minutukoa izan bada ere), EiTBren Erreportaje Taldekoek sare sozialen inguruko lantxo baterako egin zizkidaten galdera batzuei erantzunez. Hona euskarazko piezak, ETB1eko Gaur Egun informatiboetan eta Euskadi Irratiko Amarauna saioan atera diren bezala. Erdarazkoak hemen eskegi ditut.

3 iruzkin

  • Dabid Martinez
    Dabid Martinez
    2009(e)ko apirilak 14 at 09:47

    Ez dut oso ondo ulertu zergatik bideoaren azken atalean kreditu txartelen inguruko gorabeherak sartzen dituzten, baina tira…

    Dena den oso erreportaje ona egin duzu izan duzun denborarako, jendartea pribatutasunaren inguruan alerta txikitxoa piztea (konspiranoia gabe)ondo dago :)

    Aizu Joxe autografo digital bat eskainiko beharko diguzu ospetsu egiten zarenerako :P

    Zorionak, oso ona!

    Reply
  • Sergio Monge
    2009(e)ko apirilak 14 at 17:48

    Oso ondo geratu zaizu!!!

    Reply
    • joxe
      2009(e)ko apirilak 14 at 21:28

      @Dabid Autografoa? Ezta pentsatu ere! Nik Pokenak baino ez ditut erabiltzen!!!

      @Sergio Eskerrik asko. Ohorea da zure iruzkin bat hemen egotea!!! :)

      Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.