Halakoxe saria jasoko du bihar Eusko Jaurlaritzak, EUROPA PRESS agentziak iragarri duenez. Saria Microsoftek berak ematen du, “Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntz Politika Sailburuordetzaren bidez, hizkuntza teknologia berrien bidez zabaltzeko egiten duen ahalegina eskertzeko asmoz”. Galiziako Xuntari ere sari berbera eman zion Microsoftek joan den azaroan.
Frankamente, ez dakit zer zentzu duen Microsoftek erakunde publiko bati saria ematea. Bueno, edo bai, barruntatu ahal dut zer zentzu duen. Eta ideia soilak ileak laztu egiten dizkit. Edonola ere, lana izango du bihar berriro ere UKAN txorimaloren barruan joaten den aktoreak.
Eta, diot nik, zer lan baldintzatan arituko da birus gaixoa? Funtzionarioa izango da? Azpikontratatua? PL2 eskatuko zioten?
Enpin, zorionak HPSri, edonola ere…
Lakua eta Microsoft, maitasuna krisi garaian….
Gaur nik zuri, bihar zuk niri. SanBalentin opariak. Gora maitasuna!!!…
“ez dakit zer zentzu duen Microsoftek erakunde pribatu bati saria ematea”
Erakunde publiko esan nahi izango zenuen, ezta?
Nik ondo deritzot, hizkuntza zabaltzen ari da EJ teknologiaren bidez. Zoritxarrez, software libreari ez diote kasu handirik egiten, baina belaunaldi berriekin hori ere etorriko da. Hala uste dut behintzat
@Leioako Gaztedi: erakunde publiko esan nahi nuen, bai, eskerrik asko zuzenketagatik. (Testuan zuzendu dut)
Niri oso ‘txirriantea’ iruditzen zait. Egun batean Wolksvagenek Osakidetzari sari bat emango balio bezala, anbulantziarik onenak erabiltzeagatik…
Ez horregatik.
Tira, ez diozu sariari ezetz esango, ezta? Eta badakizu, apalategian beti geratzen da itxuroso.