NabarmenakTrepetak

USB kableak, moda osagarri?!?

Badira moda osagarri gisa erabil daitezkeen USB kableak... eta probatu egin ditut! :)
USB kableak moda osagarri

Aspalditik nuen gogoa kamerari hautsa kendu eta azken boladan han-hemenka eskuratu ditudan hainbat trepetatxo erakusteko. Baina batzuetan denbora falta, eta beste batzuetan nagia… enfin, badakizue, prokastinazioaren artean maisu hutsak gara honezkero!

Baina tira, ikasturteko asmo onei heldu eta hementxe nator ‘unsobring’ txiki batekin. Ah! Eta buelta ospatzeko, zozketatxo bat ere prestatzen ari naiz! Adi ibili, beraz!

Ea zer iruditzen zaizuen gaurkoan ekarri dizuedan trepetatxoa: moda osagarri dotore-dotore gisa erabil daitekeen USB kablea. Eta ez ahaztu! Halako bat dohainik lortu nahi baduzu, pasatu blogetik hurrengo egunotan, zozketan parte hartzeko! ;-)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.