Trepetak

Sexua ikusi nuen betaurrekoekin…

Aplikazio eta sare sozial berria sortu dute Google Glass betaurrekoetarako, larrutan ari garela elkarren ikuspegia ikusi eta munduarekin konpartitzeko. Ideia bizarro samarra, bai...
Sexua ikusi nuen betaurrekoekin... 7 - teknopata.eus

Sarritan entzungo zenuten aspaldi honetan noraino sartu diren telefonoak gure eguneroko bizimoduan, eta asko eta asko dira jendarte harremanetan eragiten dituzten distortsioak salatzen dituztenak. Sarritan ikusten ditugu lagun taldeak tabernetan, eta haietako batzuk elkarrizketatik kanpo, guztiz abstraituta, bertan dituen lagunekin gozatu beharrean, urruntxoago dauden beste batzuekin elkarrizketa birtualak izaten.

sexwithglass

Zalantza handiak ditut Google Glass eta antzeko gailuen benetako etorkizunaz, baina dirudienez, Goolgleren betaurrekoak telefonoak beste hedatuz gero, huskeria izango da teknologiaren orain arteko joera intrusibo hori. Programadoreak lan ta lan dabiltza Glassentzako aplikazio berriak sortzeko. Gogora dezagun Glass betaurreko moduko batzuk direla, pantaila, kamera, mikrofono, bozgorailu eta haririk gabeko konexiodunak, sakelakoarekin konektatu eta haren osagarri gisa funtzionatzen dutenak.

Bada, Sherif Maktabi izeneko programatzaile batek “Sex with Glass” aplikazioa sortu du. Pentsa dezakezuen moduan, Googleren betaurrekoak sexurako erabiltzeko aplikazioa da berez. Ez, ez da pornoa ikusteko aplikazio bat, baizik eta zirriak egiten zabiltzala ‘jolasteko’ modu berri bat.

Edurne Zuriren Sorginak zuen ispilu magikoa, baina #sesisesi bertsioan...
Edurne Zuriren Sorginak zuen ispilu magikoa, baina bertsioan…

Egin kontu: ohean, edo beste nonahi zaude lagunarekin, jardun ezin beroagoan, eta biok janzten dituzue Glass betaurrekoak. Lagunak, Glassen kamera erabiliz, zure jarduna grabatzen du hor jo ta su zabiltzanean eta, zu gehiago motibatzeko, zure betaurrekoetara bidaltzen du. Horrela, zeure burua ikus dezakezu betaurrekoetan. Zuk, noski, gauza bera egin dezakezu: lagunaren irudiak hartu kamerarekin eta hari bidali jo eta ke zabiltzaten bitartean.

Hori gutxi balitz, telefono bat ere konekta daiteke, urruntxoago jarri eta haren kamerak hartzen dituen irudiak ere zuzenean konpartitzeko. Lagunak grabatutako irudiak, norberak hartutakoak, eta telefonokoak, aplikazioaren zerbitzarira doaz zuzenean, behin zirriekin nekatu ondoren jokaldi interesgarrienen moviola egin ahal izateko. Aplikazioaren egileek diotenez, irudiak bost orduz baino ez dira gordetzen, eta gero ezabatzen dira. Eta guk sinistu!

2 iruzkin
  • Bitacoras.com
    2014(e)ko urtarrilak 21 at 01:12

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Sarritan entzungo zenuten aspaldi honetan noraino sartu diren telefonoak gure eguneroko bizimoduan, eta asko eta asko dira jendarte harremanetan eragiten dituzten distortsioak salatzen dituztenak. Sarritan ikusten ditugu lagu..…

    Reply
  • leire narbaiza
    2014(e)ko urtarrilak 21 at 12:38

    Orduan, jardun betean bikotea ez ezik zeure burua ere ikusiko zenuke jo eta sua? Hori ez litzateke berekoi samarra? Auto-ez-dakit-zer? Ia-ia masturbazioa? Zertarako norberaren burua ikusi?
    Hirukoteak egiteko modu hori ere (kameraduna) bitxia da gero! Hiru grabazioekin pelikula bat egiteko moduan? Ez dut ikusten… ;-)

    Reply
    • joxe
      2014(e)ko urtarrilak 22 at 10:55

      Badakiz Leire, denetariko jendea dago…

      Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.