3D irudiak, 360 graduko argazki eta bideoak eta horrelakoak modan jartzen ari zaizkigun honetan, irailean paria hutsa izango zara zure oporretako argazkien artean 360 graduko pare bat behintzat ez badago.
Baina lasai, hardware saltzaileek kontrakoa pentsarazi nahi diguten arren, ez dago 360 graduko kamera garestirik erosi beharrik argazki esferikoak egiteko. Google Street View doako aplikazioa baino ez dugu behar horretarako. Android gailua baldin baduzu, hau da pausuz pausuko prozedura. (iOS gailuetan ere antzerakoa izango da, baina horrekin ezin dizut zuzenean lagundu).
- Eskuratu Google Street View aplia zure gailurako (sarrera honen bukaeran topatuko dituzu horretarako loturak).
- Ireki aplikazioa eta sakatu botoia. Agertuko diren aukeretan, ukitu ‘Kamera’
- Zure mugikorreko kamera irekiko da, eta irudiaren erdian zirkulu bat eta puntu potolo bat ikusiko duzu. Zauden lekutik mugitu gabe, joan astiro-astiro biratzen, puntua zirkuluaren barruan sartzen joateko, buelta osoa egin arte. Aplikazioak erabakiko du noiz aktibatu kamera, panoramika osatzen joateko. Lehen buelta amaituta, baina zure lekutik mugitu gabe, kamera apur bat gorantz eta/edo beherantz apunta dezakezu, panoramika gehiago osatzeko. Bueltak ematen aspertzen zarenean, ukitu ikurra amaitu duzula adierazteko.
- Aplikazioak denboratxo bat beharko du panoramika osatzen duten argazkiak elkarrekin ‘josteko’. Lan hori bukatutakoan, abisu bat jasoko duzu zure irudia Google Mapetan konpartitzeko.
- Bertan konpartitu nahi ez baduzu, zure Galeria aplikazioan ere gordeta geratuko da argazkia, ‘Panoramas’ izeneko karpeta batean. Bertatik argazkia konpartitzeko aukerak erabilk ditzakezu Facebookera edo beste sare sozialen batera bidaltzeko. Baina gogoan izan, momentuz behintzat, Facebook ez beste guztiek irudiaren bertsio ‘lau’ bat argitaratuko dizutela.
Ez horregatik! :-)
Deskargatzeko loturak
Android
[app]com.google.android.street[/app]
iOS
[appstore id=”904418768″]
RT @joxe: Nola egin 360 graduko argazkiak kamera berezirik gabe https://t.co/stVXeA67xm
[teknopata-eu] Nola egin 360 graduko argazkiak kamera berezirik gabe https://t.co/7mvq2HYACD
Enga, denok praktikatzera! Nola egin 360 graduko argazkiak kamera berezirik gabe https://t.co/LoX55gHApA
RT @joxe: Enga, denok praktikatzera! Nola egin 360 graduko argazkiak kamera berezirik gabe https://t.co/LoX55gHApA
Jon Villapún Arbide liked this on Facebook.
RT @joxe: Enga, denok praktikatzera! Nola egin 360 graduko argazkiak kamera berezirik gabe https://t.co/LoX55gHApA
RT @joxe: Enga, denok praktikatzera! Nola egin 360 graduko argazkiak kamera berezirik gabe https://t.co/LoX55gHApA
Ezagutzen “Camara Cardboard” aplikazioa? Jolas bezela erabili izan dut eta hemen aipatutakoak gogorarazi dizkit. Instalatu dut Google Street View ea frogaren bat egiterik dudan hurrengo egunetan.
Hey! Eskerrik asko ekarpenagatik! Probatu dut egunotan, bai, baina aipatzen dudan soluzioa baino mugatuagoa iruditu zait, ez dudalako lortu ‘gora eta behera’ begirako bueltak ere onartzea. Nik egindako probetan behintzat, Cardboard Camerak pasada bakarra onartu dit argazkia egiteko orduan.
Androiden behintzat, beste modu bat da Google Camera aplikazioa erabiltzea. Argazkiak, bideoak eta argazki ‘esferikoak’ egiteko aukera ere eskaintzen du, Street Viewren interfaze berdinarekin.
@joxe Aportazioa bikaina Joxe Milesker
@joxe Hona hemen nerea! https://t.co/V5BhHd7Ena
Egin oporretako
360 graduko argazki panoramikoak kamera berezirik gabe https://t.co/0EFViAgwGZ
RT @joxe: Egin oporretako
360 graduko argazki panoramikoak kamera berezirik gabe https://t.co/0EFViAgwGZ
Nola egin 360 graduko argazkiak kamera berezirik gabe – Teknopataren txokoa https://t.co/NpyP4CHdVJ
Dabid Martinez Perez liked this on Facebook.
Zuk ere egin ditzakezu 360 graduko panoramikak, merke & erraz :) https://t.co/cyqvwcAp2S
RT @joxe: Zuk ere egin ditzakezu 360 graduko panoramikak, merke & erraz :) https://t.co/cyqvwcAp2S