Ikusteko dago nola funtzionatuko duten benetan, baina lehen begiratuan, harrigarria da “The Pilot” sistemaren egileek dakarten promesa: sistema sinple eta merkea -dena erlatiboa da, noski- elkarren hizkuntza ezagutzen ez dutenen arteko itzulpenak automatikoki egiteko.
Sistemak hiru osagai dauka: bi aurikular, haririk gabekoak, eta sakelako aplikazio bat. Hitz egin nahi duten lagunetako bakoitzak aurikularretako bat hartu, belarrian sartu eta hitz egitea besterik ez du. Aurikularreko mikrofonoak aplikaziora bidaliko du, honek itzulpena egin, eta itzulitako testua solaskidearen aurikularrera bidali, bere hizkuntzan. Dena segundu pare bat baino gutxiagoko atzerapenarekin.
Istorio ofizialaren arabera, proiektuaren sortzaileak, Andrew Ochoa estatuabatuarrak, ingelesez ez zekien neska frantses bat ezagutu zuen… eta harekin komunikatzeko beharretik atera omen zen ideia:
Bai, niri ere politegia iruditzen istorioa. Baina tira, oso ondo doakio inbentoari, ezta?
The Pilot ez duzu oraindik dendatan aurkituko, Indiegogo crowdfunding plataformako proiektu bat da. 75.000 dolar biltzeko helburua zuten kanpainarekin, eta dagoeneko 1.700.000tik gora. Aurikular parea + aplikazioaren prezioa 199 dolarrekoa da oraingoz, eta merkaturatzen dutenean, 2017k maiatzean, 230 dolar ingurukoa izango da. Une horretan, sistemak ingelesa, gaztelera, frantsesa, portugesa eta italiera ulertu eta haien arteko itzulpenak egiteko kapaza izango da. Zer iruditzen? :-)
[teknopata-eu] Aldi bereko itzulpen automatikoa, The Pilot aurikularrekin https://t.co/cBCj0cYibW
RT @joxe: [teknopata-eu] Aldi bereko itzulpen automatikoa, The Pilot aurikularrekin https://t.co/cBCj0cYibW
Aldi bereko itzulpen automatikoa, The Pilot aurikularrekin [Teknopataren txokoa]n irakurgai https://t.co/j2nK0xcB6y
Aldi bereko itzulpen automatikoa, The Pilot aurikularrekin https://t.co/543GT50P1H
https://t.co/QmL3kWfpHG
Badator aldi bereko itzulpen automatikoa. Ona ala txarra euskararentzat? https://t.co/fGKPYdFcNu
@joxe txarra
Aldi bereko itzulpen automatikoa egiteko aurikularrak. Euskararentzako aukera ala arrisku? https://t.co/fGKPYdFcNu
@joxe baina euskara ez bada aukeren artean, nola izango da aukera handia?
Hummmmmmmm, politegia iruditzen zait egia izateko. Dena den, berri hau zuzenean doa irratira. Milesker!!!!!!! :D