Badakizue: smartphone ubuntuduna probatzeko antolatutako crowdzozketak ez zuen bere helburua osorik lortu, eta sariari errebaja txiki bat egin behar izan diogu. Diru-bilketan jasotako kopurua kontuan hartuta, hiru sari alternatibo bilatu, eta zozketaren parte hartzaileek bozkatu dute zein nahiago duten. Atzo zen aukeraketa egiteko azken eguna, eta emaitza, berriz, honako hau:
Herria mintzatu da beraz, eta Xiaomi Yi kirol kamera hautatu du. Eskaria eginda dago honezkero, eta orain dealextreme-ko galtzagorrien esku dago bidalketa eta abarrak ahalik eta azkarren egitea.
Zorionez, aspalditxo eskatu dut halako bat opari bat egiteko, eta laster iritsi behar zait, beraz, zozketarako data hurbildu aurretik, kameraren aztertetatxo bat argitaratu ahal izango dut hemen, zuek entretenituta mantentzeko. Xiaomi Yi kamera txukun samarra omen da han-hemenka irakurri dudanez, baina tira, ikusiko dugu esku artean dugunean ;-)
Berriz ere, mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zoragarriak zarete!
Azkenean #xiaomiyi kirol kamera izango da #crowdzozketa ren saria. #yuju http://t.co/ia02FSNcnb
.@joxe Primeran!! #Crowdzozketa
@joxe nik iratzargailuaren alde bozkatu nuen, baina hau nire B aukera zan =)
#xiaomiyi kirol kamera izango da #Crowdzozketa ren saria. http://t.co/uPCeW0t7fb
RT @joxe: #xiaomiyi kirol kamera izango da #Crowdzozketa ren saria. http://t.co/uPCeW0t7fb
@joxe Ondo! Ez zen nire lehenengo aukera, baina bai bigarrena!