Bai teknopatok, ondo irakurri duzue, orain teknopata izateaz gain, literato sariduna ere banaiz. Gaur arratsaldean izan dut ohorea Berbaro Elkarteak antolatutako #365ipuin mikroliteratura lehiaketako lehen saria jasotzeko: liburu sorta eder bat, 100 euro, eta epaile lanetan aritu den @irribarrez jaunak berak egindako lamina eder bat, nire mikroipuina irudikatzeko marrazki dotore batekin. Bueno, hori guztia, eta @txargain andereak oparitutako fularra, sari banaketara behar bezala jantzita joateko.
@joxe #365ipuin lehiaketako twitterreko irabazlea @plateruena-n @irribarrez-en eskutik saria jasotzen.Zorionak! pic.twitter.com/NVIPzDJ2zG
— Berbaro elkartea (@Berbaro) December 17, 2014
Baina noski, literato sariduna izateko, saria eta fularraz gain, beste detailetxo bat falta zen: liburua!!! Eta tira, pentsatu eta egin: nire txioa hartu eta liburua osatu dut harekin. Horretarako, Ana Malagon lagunaren laguntza paregabea izan dut. Ipuin laburretan aditu-aditua da Ana, eta hitzaurre ederra idatzi dit libururako.
Eñaut Aiartzaguena @irribarrez lagunak ere irudia erabiltzeko baimena eman dit, eta hori ere sartu dut liburuxkan. Horrela, liburu hau euskal post-literatura ilustratuaren lehen ale gisa pasatuko da historiara. Ez begiratu horrela. Egia da! Ikusiko duzue!
Baina tira, liburua irakurtzeko irrikatan egongo zarete ezta? Segi, segi hemendik: PDF zein EPUB formatuan eskura dezakezu, euro eta erdi miserable baten truke. PDF bertsioa erosiz gero, gainera, eskuzko autografoa eskatzeko aukera ere baduzu!.
Ez galdu aukera literaturaren garai berri baten hasiera markatuko duen liburu hau eskuratzeko. Euro eta erdi soilik ordainduta, segituan jasoko duzu zure gailuan euskal literatura postmodernoaren harribitxi hau. Bi bertsio dituzu aukeran:
- PDF.- Lan honen edertasun bisualaren esperientzia osoa bizi ahal izateko.
- ePub.- Kontakizunaren sakontasunaz gozatu ahal izateko, edergarri bisualek eragin ditzaketen distrakzioen beldurrik gabe.
Ez pentsatu gehiago! Erosi liburu hau orain, zure ilobei harro erakutsi ahal izateko!!!
Utzi behar zaituztet. Sautrelakoak dauzkat deika…
@joxe Zorionak Rojas! Hemendik aurrera Umbral bezela ibiliko zara bazterretan, zureaz eta kitto, beste ezertaz ez, fijo… ;(
RT @joxe: Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/LQ827OEeAv
Mondie! Orain ulertzen dut zure argazki aldaketa tumatxeroa
. jejej ZORIONAK @joxe
Zorionak Andreu! @joxe
RT @joxe: Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/LQ827OEeAv
@joxe zorionak!
Ona Joxe! ;-) RT: @joxe Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/kKhvGxB3vj
Esaten ari zara ez dagoela salgai @katakrak54 eta @egaroa n? Meh! RT@joxe Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz http://t.co/XUe8kCULzQ
Zorionak @joxe
Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/V2lyROinzg
@joxe Horregatik jarri duzu ‘morritos’ abatarra?
@joxe Orain zuhaitz bat landatu eta haur bat izatea besterik ez zaizu falta zure bizitzak zentzua (eta zantzua) eduki dezan :p
@joxe aupa hi! Zorionak!
RT @joxe: Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/LQ827OEeAv
RT @joxe: Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/V2lyROinzg
@joxe zorri onak!
RT @joxe: Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/LQ827OEeAv
@joxe Bai, bai, igartzen da… zure profileko argazki berria oso hipster-intelektualoidea da :P
Zorionaaak!!! RT @joxe: Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/kv4yDQ5O1t
RT @euskaljakintza: Zorionaaak!!! RT @joxe: Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/kv4yDQ5O1t
+1 RT @euskaljakintza: Zorionaaak!!! RT @joxe: Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/YJBWM5FuRV
Zorionak Joxe! #literatosariduna http://t.co/IezB1Xbj5d @joxe http://t.co/MTtDLCQzIN
Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! via @joxe | http://t.co/4wr5nCyiHy | http://t.co/lHHPMgxdQj
@joxe Zorionak, Monterrojas!!
@joxe Aber, baina Mursegok egin du abestirik zure letrekin? Napoka Iriak? Irazokik? Eh? Eh? Eh? #Meh
#datsegit denerako astia duen jendea XD! “@joxe: Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! http://t.co/X4FFndkMgm”
@jozulin-ek proposatu 3 retatik 2 eibartarrak! #nonahigaude. Jozulin ere ziber-eibartarra! kar,kar,kar @joxe
@joxe Gainera, @bsarasola ren kritika irakurri aurretik ez dut erosiko liburua. Badaezpada.
HAISUEK! Heldu zait @joxe ren liburua! Eta dedikatoria liburua bera baino luzeagoa da! XD http://t.co/aHfPUqdW63
RT @jozulin: HAISUEK! Heldu zait @joxe ren liburua! Eta dedikatoria liburua bera baino luzeagoa da! XD http://t.co/aHfPUqdW63
@jozulin Ah, eta hitzaurrea, sublimea! http://t.co/aHfPUqdW63
Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! | Teknopata
http://t.co/joJCA2kN1A