ApliakKomunikazioa

Google, Espainiako News orria ixtekotan

NacióDigital egunkariaren arabera, Googlek gaur bertan iragarriko du ofizialki Espainiako Google News zerbitzua abenduaren 16an itxiko duela, Jabego Intelektuala eta AEDE kanonaren aurkako protesta gisa.
Google, Espainiako News orria ixtekotan 7 - teknopata.eus

NacióDigital egunkariak atzo aurreratu bezalaxe, Googlek gaur goizean iragarri du ofizialki Espainiako Google News zerbitzua abenduaren 16an itxiko duela. Itxiera Jabego Intelektualaren Legearen aurkako protesta gisa egingo luke Googlek. Legea urtarrilaren 1ean sartu behar da indarrean, eta besteak beste, kanona ezarriko die Google News bezalako albiste agregatzaileei, beste hedabideen edukiarekiko lotura bakoitzeko. Kanon hori Espainiako egunkari handien argitaratzaileak batzen dituen AEDE elkartearen poltsikoetara joango da, egunkari handi horien ‘biziraupena bermatzeko’.

googlenewsesp

Google Newsen itxierak trafiko jaitsiera handia suposatuko die egunkari horiei, kasu batzuetan haien bisiten %30 ere agregatzailetik iristen baitira, NacióDigitalek azaldu duenez. Egunkari digitalak argitaratutako albistea egia izanez gero, Google News Españaren itxiera datorren asteartean izango litzateke.

Europan horrelako gorabehera bat baino gehiago izan du Googlek azken hileotan, egunkari handien argitaratzaileek hainbat saiakera egin baitituzte Googleri tasak ezartzeko, haien edukia erabiltzearen truke. Googleren erantzuna berdina izan da kasu guztietan: Googlek ez duela dirurik ateratzen News estiloko zerbitzuekin, eta gainera, mesede egiten diela egunkariei, bisita trafikoa haiengana zuzentzen baitu.

Alemanian, adibidez, Google legez derrigortuta dago egunkariei galdetzera haien edukiak News zerbtzuan agertzea nahi duten ala ez. Joan den urrian 200 bat egunkarik erabaki zuten haien edukiak Googletik erretiratzea. Handik bi astera, Alemaniako egunkari argitaletxerik handienak, Bild egunkariaren jabeak, atzera egin eta bere edukiak News-en sartzeko eskatu behar izan zuen, webguneko trafikoaren %80 galdu ondoren.

Gehiago jakin nahi izanez gero, uztailean luze aritu nintzen kontu honetaz hemen eta hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.