Apliak

Mastodon jakinarazpen soinuaren bila 2. Agur puzkerrari! đź‘‹

Mastodon aplikaziorako jakinarazpen soinu alternatiboa, bigarren bertsioa. Oraingoan ez da puzker baten HAIN antzekoa!
Mastodon osinu erreproduktorearen kaptura

Lehengoan kontatu nizuenez, gaixotasuna bihurtzeko puntu-puntuan dauden nire manien artean dago sarri erabiltzen ditudan aplikazioetan erraz identifikatzeko moduko jakinarazpen soinuak erabiltzea.

Alferrikako gerra horretan, denbora daramat Mastodonentzako jakinarazpen soinu egoki baten bila. Tronpeta baten eta elefante baten soinuaren arteko zerbaiten bila nabil. Soinu laburra, ozena eta erraz identifikatzeko modukoa izan behar du. Ez pentsa hain erraz topatzen denik!

Bolada batez asetzat eman dut neure burua lehengoan topatu nuen honekin, baina, aurrekoan esaten nuen bezala, telefonoa poltsikoan daramazula jotzen duenean, puzker baten soinuaren susmagarriki antzekoa da, eta lotsa momentu bat edo beste pasarazi dit, Metroan, adibidez.

Mastodonerako jakinarazpen soinu saiakera bat. Puzkerra ematen du beste ezer baino! XD

Bigarren aukeraren bila

Nire irudi publikoa (gehiago) kaltetuko ez duen beste soinu bat behar nuen, beraz. Eta uste dut topatu egin dudala. Lehengoan Mastodonen bertan bilaketa egiten, toot honekin egin nuen topo.

Eureka! Harez geroztik soinu hori bilakatu da nire gailuetan Mastodonen defektuzko jakinarazpen soinua. Batzuetan besteak bezala lotsagorritzen nau, baina ez nau puzkerti gisa uzten behintzat! Entzun:

Toot soinu alternatiboa. Aurrekoa baino apur bat disimulatuagoa bai behintzat!

Zuk ere erabili nahi duzu? Arazorik ez! Deskargatu hemendik! (Eta lasai, ez horregatik!)

Mastodon jakinarazpen soinu alternatiboa
Mastodon jakinarazpen soinu alternatiboa

Mastodoneko jakinarazpenetarako erabiltzeko moduko beste soinu bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.