Offtopic

ZOZKATU 5: Bideoklipla!!!

#ZOZKATU. Azken galdera! :-)

Lehiaketan parte hartzeko epea itxita dago. Galdera honen erantzun zuzenak beltzez azalduta daude.


Fikziozko katu guztiak ez dira hain atseginak, noski! Marrazki bizidunetan ere bazen katu gaizto bat, zuriz jantzitako protagonista ñimiñoen atzetik korrika ibiltzen zena.

Protagonista ñimiño horiek pottokiak dira, eta haien atzetik ibiltzen zen katua, berriz, Azrael.

038
Hiru erdal kantarik pertsonai horien marrazkilariaren izena etengabe aipatzen duen euskal kantu tradizional baten bertsioa grabatu zuten 2008an.

Pottokien eta Azraelen sortzaileak Peyo zuen izena. 2008an, Andres Calamaro, Enrique Urrutia eta Loquillo kantariek Oh, Pello, Pello euskal kantaren bertsioa grabatu zuten.

Haietako batek euskararen aldeko bideoklip batean ere parte hartu zuen. Zein da bideokliparen emakumezko protagonistaren izena eta lehen abizena?

Urte berean, Jaurlaritzaren Hizkuntz Politika Sailburuordetzak Pixka bat es mucho kanpaina abiatu zuen. Egin zuten bideoklipean ere, Loquillo agertzen zen. Bideoklipean dantzan agertzen zen neskaren izena -eta galdera honen erantzun zuzena- Naike Calvo zen.

Gogoratu! Zozketa bera datorren astean izango da zuzenean.
Info gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.