Horixe zen 1979. urtean estreinatutako zientzia fikziozko film handi baten azpititulu edo leloa. Pertsonaien artean, bazen katu bat, filmaren bukaera aldera tentsio handiko uneak eragiten zituena.
Katu haren izena abizen duen kantari galestar ospetsu bat jaio zen urte berean, ustez goi-mailako topaketa politiko bat izan zen Euskal Herrian, Europako bi estatu bururen artean. Nola du izena topaketa izan zen herriko euskarazko tokiko irratiak?
Kantaria, Tom Jones, 1940an jaio zen. Urte hartan, Urriaren 23an, Espainiako diktadoreak -Francok- eta Alemaniakoak -Hitlerrek- topaketa bat egin zuten Hendaian.
Bertatik emititzen duen euskarazko irratia Antxeta Irratia da, berez bidasoalde osora iristen dena.
Behar genuen erantzuna, beraz, Antxeta Irratia zen.
RT @joxe: Katu-itsulapiko ezin moñoñoagoa irabazi nahi? Parte hartu! #ZOZKATU 3: Espazioan ez dago zure garrasiak entzuterik http://t.co/Y…
@joxe Gaurkoa ere erraza!
bueeeeno bueno, ordu eta erdi #zozkatu ren gaurko galderari erantzuteko, ta oraindik ez du inork asmatu! MWAHAHAHA!!! http://t.co/0HpFFVj7v1
Ordubete #zozkatu 3. galderari erantzun eta zozketarako beste zenbaki bat irabazteko. Azkar ibili! http://t.co/0HpFFVj7v1
RT @joxe: Ordubete #zozkatu 3. galderari erantzun eta zozketarako beste zenbaki bat irabazteko. Azkar ibili! http://t.co/0HpFFVj7v1
Baten bat falta da gaurko #zozkatu n parte hartzeko? MInutu gutxi geratzen dira!!! http://t.co/FsP6jvhn3c
@joxe Ui, ni! Hiru egunetako atzerapena daramat! :)))
@joxe nola ezetz! nik bai!