Batzuek gutxienez gogoan izango duzue Abhancer, duela urtebete inguru abdominalak di-da lortzeko aurkeztu nizuen gailu xarmangarria. Ideiak oso harrera ona izan zuen (sarrera horrek 1.300 bisita ditu lerro hauek idazteko orduan!). ‘Luzitu’ ahal izateko sufritu beharra ez da inoren gustuko, argi dago.
Tira, ba oraingo honetan, Abhance haren osagarri pefektua izan daitekeena ekarri dizuet: Funkybod. Batzuen iritziz, wonderbra ospetsuaren mutilentzako baliokidea dena.
Funkybod barruko kamiseta bat da. Baina bular aldean, eta besoetan ere, kuxin moduko batzuk daramatza, txikiak, noski, pektoralen, sorbaldaren eta bizepsen forma markatu eta apur bat ‘puzteko’. Horrela, haren gainean beste zerbait jantziz gero (alkandora, jertsea, sudadera bat…) kanpotik ikusita benetan garena baino askoz ere gihartsuagoak garela ematen du. IKusi bestela nola geratzen zaion alkandora mutiko flaku honi Funkybod jantzi aurretik eta ostean:
http://www.youtube.com/watch?v=QVSH7bsbG1I
Funkybod Erresuma Batuko boxeo entrenatzaile baten asmakizuna da. Ash Bhunnoo neka-neka eginda zegoen bere boxeo eskolan itxura hobea lortzeko soilik izena ematen zuten mutikoekin, eta itxura hobetzeko boxeoa baino formula errazagoa egon behar zuela pentsatu zuen. orain, hainbat urtetako lanaren ordez, nahiko da 49 dolarreko ordainketa egin eta astebete itxarotea profil ezin atletikoagoa erakutsi ahal izateko.
Ze ideia ona e? ;)
Información Bitacoras.com
Valora en Bitacoras.com: Batzuek gutxienez gogoan izango duzue Abhancer, duela urtebete inguru abdominalak di-da lortzeko aurkeztu nizuen gailu xarmangarria. Ideiak oso harrera ona izan zuen (sarrera horrek 1.300 bisita ditu lerro hauek idazteko ordu..…
Joxe! Ze ona den betegarri hori! atzo irratian komentatu behar genuen baina asti barik geratu ginen! Halere, beste baten badaukat askoa horren (eta antzekoen) gaineko monografiko bat egiteko!
Dena den, inoiz ez duzu planteatu, telebista saio bat egitea info-komertzial estilora, horrelakoen eraginkortasuna probatzeko? Horrek bai audientzia! Ni azafatarena egiteko prest! badakizu zelako barreak? Eta zelako zerbitzua gizarteari? Kontuan hartzekoa!!! ;-)
Jejeje eskerrik asko ideiagatik Leire, sakon aztertu beharko, jejejej :-)
Joe, Joxe! Post bat prestatzen nenbilela Anti-gonarako hara zer aurkitu dudan! http://soloboboblog.blogspot.com.es/2013/07/wonderbra-masculino.html Hau osokoa! gizonezkoen wonder-bra esaten dio!
Kontua da aurretik ondo gera daitekeela, baina bizkarretik eskua pasatuz gero? Atzean ere konkorrak! Hau ere probatu egin beharko zenuke!