Trepetak

Zuekin, oilaskoteklatua

Zuekin, oilaskoteklatua 7 - teknopata.eus

Japoniarrak berezitxoak dira, hori hala da. Uste duzunean ezin dutela ezer bizarroagorik egin, ttak! Hantxe etortzen dira, beste ezusteko batekin.

Izenez behintzat ezagutuko duzue KFC, Kentucky Fried Chicken, McDonald’sen antzeko ‘jantoki’ katea, oilasko eta oilaskoki eta sasi-oiloetan espezialistak. Tira: hara zer asmatu duen Japoniako filialak, hango bezeroen artean sustapen bat egiteko:

Praktikoa, ezta?
Praktikoa, ezta?

Ordenagailuko teklatu bat, tekletan, letren ordez, oilo zatiak dituena! Ze praktikoa e? Eta dotorea!!! Sagua ere badago teklatuarekin batera, oilo izter formakoa! o.O

Gehiago ikusi nahi? Klik hemen (ingelesez)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.