Teknopatometroa

Teknopatometroa: oporrak online ala offline? (2013)

Teknopatometroa: oporrak online ala offline? (2013) 7 - teknopata.eus

Bi urte dira jada azkenengoz galdetu nizuenetik oporretan online ala offline ibiltzen ote zareten, eta uste dut datua eguneratzeko ordua iritsi dela. Gauzak asko aldatu dira galdera lehenengoz egin nizuenetik, 2009an. Orduan sakelakoaren bidezko konexioa bere hastapenetan zegoen eta oso-oso garestia zen… Orain berriz, esango nuke kristo guztiak daramala 3Ga poltsikoan…

Teknopatometroa: oporrak online ala offline? (2013) 11 - teknopata.eus

Enfin, sartu eta erantzun, mesedez: kanpora bazoazte, nola pasatu(ko) dituzue oporrak, online ala offline?

 

Oporrak, online ala offline? (2013)

  • Online, 3G konexioa eta guzti. Ezin naiz offline bizi!!! (52%, 26 Votes)
  • Guztiz offline. Oporrak deskonektatzeko dira. (16%, 8 Votes)
  • Offline, aukera izanez gero ku-kutxo arin bat eginda. (16%, 8 Votes)
  • Online (WiFi publikorik aurkituz gero behintzat) (12%, 6 Votes)
  • Offline, tartean behin ziberkafetik di-da konexioa eginez. (4%, 2 Votes)

Total Voters: 50

Loading ... Loading ...
8 iruzkin
  • Bitacoras.com
    2013(e)ko abuztuak 2 at 19:24

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Bi urte dira jada azkenengoz galdetu nizuenetik oporretan online ala offline ibiltzen ote zareten, eta uste dut datua eguneratzeko ordua iritsi dela. Gauzak asko aldatu dira galdera lehenengoz egin nizuenetik, 2009an. Orduan ..…

    Reply
  • jozulin
    2013(e)ko abuztuak 2 at 19:28

    Guztiz online, 3G eta toda la peska, telef berria ta guzti!!
    #aloloko

    Reply
  • leire
    2013(e)ko abuztuak 2 at 19:46

    Nire ustez, eta barkatuko didazu, txarto planteatu duzu inkesta. Alde batetik oporretan egon zintezkeelako baina etxean, beraz neguan bezala.
    Bestetik, kanpoan ibiliz gero eta estatuan, smartphoneekin, beti konektatuta egon gintezke, prezioa berean. Estatuko mugetatik kanpo kontua desberdina da!

    Reply
  • joxe
    2013(e)ko abuztuak 2 at 19:49

    Hori da kontua baina, Leire :) Erantzunak beste ure batzuetakoekin konparatu nahi ditut eta, gezurr abadirudi ere, 2009an lehenengoz galdetu nuenean, smartphoneena ez zen batere ohikoa…

    Reply
  • #idoitxu
    #idoitxu
    2013(e)ko abuztuak 3 at 12:50

    Guztiz online noski! Berdin dit etxean ala etxetik kanpo. Beti nago konektatuta

    Reply
  • Boto zurixa!
    Nere egoerara ez dok egokitzen supuestuetatik bat bez: oporrak etxian pasatzen jittuadaz azkenaldixan!

    Reply
  • Joseba E.
    Joseba E.
    2013(e)ko abuztuak 3 at 23:55

    Ba pentsa, 2010. urtean, oporretara joan aurretik zalantzak nituen edo smartphona erosi edo telefono zaharrarekin jarraitu eta netbook bat erosi. Bakarrik nindoan oporretara eta uste nuen beti izango zela lagungarria konektatua egotera. Tira, azkenean ez nuen gehiegi erabili smartphona opor haietan. Konklusioa: smartphone hobea behar dut/nuen, erositako (lehen) smartphone hura (HTC Wildfire) motz geratu zitzaidan. ;-)

    Ondo izan.

    Reply
  • […] Bozkatu! […]

    Reply
  • Marijo
    2013(e)ko abuztuak 9 at 11:14

    Aupa, Joxe
    Faktorian proposatu didate Twitter kontuen ataltxoan, ia oporretan off edo on ibiltzen garen ere aipatzea eta zuk egindako inkestatxoa aipatu dit Maria Agirrek, beraz, aprobetxatuko dut zure ekimena eta bertan aipatzen diren erantzunetako batzuk:) Ados?!
    Eskerrik asko!!!
    Marijo

    A!, Nik on egiten ditut oporrak. Hala ere, azkeneko bider oporretara joan nintzela internetera lotura zuen Nokia batekin joan nintzen eta nabigatzeko erabili nuen, baina Twitter kontu barik orduan. Harrezkero, etxian egin ditut oporrak, smartphonari lotuta, baita hondartzan ere:)

    Reply
  • Joxe
    2013(e)ko abuztuak 9 at 11:20

    Epa Marijo!

    Primeran iruditzen zait, bai :) Egin duzue jadanik?

    Nik susmoa dut smatphoneen izurriteak ekarri duela dagoeneko axolarik ez izatea oporrak non pasatzen dituzun, online/offline kontutarako behintzat. Hau da: online beti, etxean zein kanpoan egon… baina bueno, ea teknopatometroak zer dioen :)

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.