Teknopataren ajeak

Zure posta kodea, mesedez?

Saltoki handietan gero eta ohikoagoa da erosketa ordaintzean kutxazainak gure posta-kodeaz galdetzea. Datu txiki hori emanda, badira erosle bakoitzaren informazio guzti-guztia ateratzeko gai diren enpresak.
Zure posta kodea, mesedez? 7 - teknopata.eus

US Navy 030620-N-7391W-007 Cashier Sue Amine assists a customer at the Pearl Harbor Commissary, run by Defense Commissary Agency's (DeCA), in the new Pearl Harbor mall complex, which opened earlier this year
Zure posta kodea mesedez? Bai noski!
Gero eta gehiagotan entzuten da galderatxoa saltoki eta merkataritza gune handietan. Erosketa ordaintzen bukatu aurretik, posta kodea eskatzen digute, eta arrazoia galdetuz gero, laster erantzuten digute ‘estatistiketarako’ dela. Erantzun logikoa dirudi, erosleak nondik etortzen zaizkien jakin nahiko dute akaso…

Kontuz ibili, bada, galdera inuzentearekin. PRISM auzi famatuak denok asaldatu gaituen arren, kutxatik pasatzea bezain jarduera ohikoekin ere egunero-egunero datu piloa lapurtzen digute eta.

Izan ere, posta kodea eskatzearen moda berri hori ez da interes estatistiko hutsaren ondorioa. Erosketa ordaindutakoan gure posta kodea emanez gero, geure bizitokia adierazteaz gain, saltzaileari gure datu guzti-guztiak ateratzeko modua ere eskaintzen diogu.

Estatu Batuetan, esaterako, bada Harte-Hanks izeneko enpresa bat. Datu-zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa handiei, eta bereziki bezeroak ondo identifikatzeko datu gurutzaketa masiboak.

Haien zerbitzuetako batek GeoCapture du izena: bezeroak kreditu txartelarekin ordaintzen duenean, posta-kodea eskatzen zaio. Txartelaren titularra eta posta kodea datu-base erraldoi batekin konparatzen ditu sistemak eta, hartara, bi datu horiekin soilik ti-ta jakin dezake eroslea nor den zehazki, eta bere helbide zehatza ere zein den. Enpresak eskaintzen dituen beste zerbitzuen bidez, gainera, informazio horri etxeko eta sakelako telefono zenbakiak, email helbidea eta abar eta abar gehitu ahal zaizkio. Harte-Hanksek maneiatzen duen datu-basea hain da handia ezen %100eko fidagarritasuna eskaintzen baitie bere bezeroei.

Hortxe GeoCapture zerbitzuaren deskribapena, Harte-Hanksen katalogoan agertzen den bezalaxe.
Hortxe GeoCapture zerbitzuaren deskribapena, Harte-Hanksen katalogoan agertzen den bezalaxe.

 

Bide batez, emozio gogorrak gustuko badituzu beharbada gustatuko zaizu Harte-Hanksen katalago osoari gainbegiratu bat ematea (ingelesez dago, hori bai). Enpresaren balio erantsi nagusia horixe da: erosleon datu-bilketa erraldoiak egin han eta hemen, datuak gurutzatu eta dirutza kobratu saltoki handiei datu gurutzatu horien truke, marketin kanpainetan eta horrelakoetan erabiltzeko. Hori agerian egiten dutena, noski, ikusi beharko litzateke zer beste erabilera ezkutu ematen dizkieten datu multzo izugarri horiei.

Dirudienez, sistema hauek arazo legalak izan dituzte AEBetako estatu batzuetan, pribatutasuna urratzen dutelako. Pentsatzekoa da Europako estatu gehienetan ere antzeko arazoak izan beharko lituzketela baina… nori ez diote posta kodea eskatu azken bi-hiru urteotan?

Enfin, denok gaudela PRISM horri begira, baina inguruan ere baditugu beste makina bat arrazoi gure datuen inguruan kezkatzeko. Ala benetan uste duzue Travel Cluben opariak ‘dohainik’ direla?

Info gehiago ingelesez eta gazteleraz

5 iruzkin
  • Bitacoras.com
    2013(e)ko uztailak 15 at 08:34

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Zure posta kodea mesedez? Bai noski! Gero eta gehiagotan entzuten da galderatxoa saltoki eta merkataritza gune handietan. Erosketa ordaintzen bukatu aurretik, posta kodea eskatzen digute, eta arrazoia galdetuz gero, laster er…..

    Reply
  • Uxo
    Uxo
    2013(e)ko uztailak 15 at 10:02

    Eskerrik asko informazioagatik! Hemendik aurrera posta-kode faltsua eman behar! Eta gero kexatzen gara atez atekoak pribatutasuna urratzen digulako…

    Reply
  • Joseba
    Joseba
    2013(e)ko uztailak 15 at 12:05

    Mila esker Joxe. Uxok aipatu bezela kasu honetan erraza da datu lapurreta saihestea, beste posta kode bat eman eta kito! Ah, eta Travel Club eta antzekoak hobe ezta eskatu ere.

    Reply
  • 01001
    01001
    2013(e)ko uztailak 15 at 13:14

    Facebooken amango diot +1 pribatutasunari buruzko artikulu honi ;)

    Reply
  • Joxe
    2013(e)ko uztailak 16 at 11:50

    Aiba :-) Zenbat erantzun! Eskerrik asko guztioi!

    Zuen posta-kodea emango didazue? irakurleen mapa egiteko da! ;)

    Reply
  • […] MAC helbidea (identifikadore bakarra) eskuratu, gorde eta horrela identifikatu eroslea. Metodo hori aurrekoan komentatzen genituen beste batzuekin uztartu daiteke, telefonoaren jabea zehazki nor den jakiteko (doako internet konexioa erabiltzeko […]

    Reply
  • Josetxo Mikeo
    2013(e)ko abuztuak 3 at 22:23

    Nabarra da nire herri ta nazio bakarra.
    Gure herriaren egoera tamalgarria da, gure arteko esiak kontaezinak dira eta mota guzietakoak dira gainera, alako hauek tartean daudela; polikoak, lurraldekoak, gizartearenak, izkuntzakoak eta baita sikolojikoak.
    Nire burujabetasuna aitortzeko eta aldarrikatzeko, eta ezagutzen ditudan talde edo erakunde politiko denak atzerriko konstituzioak onartzen dituztela ikusita eta ez dituztenak baztertuta daudenezkero, neronek nire bizitza eta nire izaera nire esku artzea erabaki dut.
    Ortaz, notario batengana urbildu eta aitortuko dut nire herri eta nazio bakarra naparra dela eta, beraz, gure usadioak, ohiturak, legeak eta erakundeak besterik ez ditudala onartuko. Ondoren, aitormen hau gure lurraldeetan dauden talde eta erakunde guztiei bidaliko diet eta beraien erantzunaren zain geldituko nahiz. Beraien erantzunen arabera erabaki gehiago artuko bait dut.
    Nire blogean ikusi ahal ditzakezute notarioan legitimatutako aitormena. Itzekin aspertuta nengoen eta ekiteko garaia heldu zaidala eta, neure nortasuna neronen esku artzea erabaki dut.

    http://1.bp.blogspot.com/-YCVbIYgmp-M/UfeYq76yb-I/AAAAAAAAAAw/yxj8gRPU1Ho/s1600/documento.jpg

    http://4.bp.blogspot.com/-LiumgOmPbts/UfeYql6RCiI/AAAAAAAAAAs/C5kiINmKjEw/s1600/documento1.jpg

    http://naparradanireherriedonaziobakarra.blogspot.com.es/

    Hemendik aurrera naparra besterik ez nahiz eta majo sentitzen nahiz.
    Aupa Naparra ta lege zaharrak

    Reply
  • […] boladan pare bat sarrera utzi ditut hemen eta hemen, telezaintza, pribatutasuna eta horrelakoen inguruan. Badirudi smartphoneen zabalkunde […]

    Reply
  • […] MAC helbidea (identifikadore bakarra) eskuratu, gorde eta horrela identifikatu eroslea. Metodo hori aurrekoan komentatzen genituen beste batzuekin uztartu daiteke, telefonoaren jabea zehazki nor den jakiteko (doako internet konexioa erabiltzeko […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.