Teknopataren ajeak

Googlek Waze erosi du

Ez FaceBookek, ez Applek. Azkenean Googlek erosi du Waze GPS Soziala, 1.100 milioi dolar pasa(txo)ren truke.
Googlek Waze erosi du 7 - teknopata.eus

Halaxe da bai. Azkenean ez Applek eta ez Facebookek. Googlek erosi du Waze GPS Soziala, batak zein besteak ofizialki jakinarazi dutenez.

1.100 milioi dolarretik gorako prezioa izango du erosketak Googlerentzat (kopuru ezberdinak ikus daitezke oraindik han eta hemen) eta balirudike momentuz gutxienez Wazek bere marka eta izaera propioari eutsiko diola, Israelen dituen bulego nagusiak barne. Izan ere, lan-taldea Israeletik Estatu Batuetara mugitu nahi izatea izan omen zen Facebooken erosketa saiakerak porrot egiteko arrazoi nagusienetako bat.

 google_logo

Ikusteko dago oraindik nola eragingo dion erosketak Wazeri epe ertain-luzera. Googlerentzat jokaldi garrantzitsua da, batez ere bidea mozten dielako hala Apple nola Facebooki Google Mapsen nagusitasunari aurre egiteko. Mapak eta geolokalizazioa funtsezkoak dira marketin mugikorrari begira, eta Googlek bere abantailari luze eusteko baliabide aparta lortu du Waze poltsikoratuta.

Erabiltzaileon ikuspuntutik, nik neuk ez daukat oraindik oso argi kontu hau ona ala txarra den. Horra hainbat ideia solte:

  • Googleren gonapean sartzea ona izan liteke Wazeren bideragarritasuna bermatzeko. Wazek ez omen zuen oso negozio plan argirik, eta finantza aldetik behintzat, Googlek egonkortasuna emango dio proiektuari.
  • Hortik aurrera, ikusi beharko da Googleri benetan interesatzen ote zaion Wazeri bere horretan eustea, ala nahiago duen bere funtzioetako batzuk Google Navigationen barruan integratu. Epe luzera ez dirudi oso lojikoa gauza bera egiten duten bi zerbitzu mantentzea.
  • Pribatutasunaren aldetik, aspalditxo bihurtu zen Google datu-jale beldurgarria. Eta zer nahi duzue esatea, autoan nondik nora ibiltzen naizen datu-jale horri ala enpresatxo txiki bati eman, aldea egon badago

Enfin, zuek zer uste duzue? Egingo al digu onik erosketak wazelarioi? Hitz egin orain ala isildu betiko! ;)

 

 

2 iruzkin
  • Bitacoras.com
    2013(e)ko ekainak 11 at 20:26

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Halaxe da bai. Azkenean ez Applek eta ez Facebookek. Googlek erosi du Waze GPS Soziala, batak zein besteak ofizialki jakinarazi dutenez. 1.100 milioi dolarretik gorako prezioa izango du erosketak Googlerentzat (kopuru ezberdi…..

    Reply
  • Markel
    2013(e)ko ekainak 13 at 08:52

    Uste dut erosketa hau Wazen kalitate teknikoari dagokionez albiste ona izango dela. Denok ezagutzen dugu Googlek sortzen dituen produktuen kalitate teknikoa, nahiz eta batzuetan ez duten arrakasta lortzen.

    Gure datu pertsonalen bilketari dagokionez berriz, betiko zalantzak ageri dira. Momentu honetan are eta gehiago, oraindik PRISM delakoak sortutako ekaitzaren erdian bait gaude.

    Beti gertatzen den moduan, aukera pertsonal bat egin beharra dago, Googlengan konfidantza daikagun edo ez erabakita.

    Reply
    • joxe
      2013(e)ko ekainak 14 at 09:18

      Epa Markel, mila esker ekarpena egiteagatik!

      Argi dago alde teknikoak asko irabaziko duela Wazek -edo berak garatutako teknologiek- erosketarekin, baina zalantza handiak ditut Wazek aparteko produktu gisa Googleren ekosisteman izan dezakeen etorkizunaz. Boteprontoan iruditzen zait papeleta asko dituela zatikatua izan eta Google Maps, Navigation, Plus eta abarretan barreiatuta bukatzeko…

      Tira, denborak esango digu..

      Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.