Apliak

WaZozketa!!! :-)

Waze GPS sozialak ofizialki eskaintzen du orain euskarako ahots gidaritza. Eta ospatzeko, zozketatxo bat baino hoberik bururatzen al zaizue? ;-)
WaZozketa!!! :-) 7 - teknopata.eus

Iujuuu! Albiste onak dakartzat gaurkoan!

Orri hauetan jausten zareten lehenengo aldia ez bada behintzat, gogoan izango duzue azken boladan sarri eta ondo hitz egin dizuedala Waze GPS aplikazioari buruz. Labur-labur azalduta, Waze GPS soziala da. Leku batetik bestera gidatzeko laguntza ematen duen aplikazio horietako bat, guztiz doakoa eta uneoro eguneratzen dena erabiltzaileek gidatzean sortzen duten informazioari esker.

Aurrekoan kontatu nizuen bazela modu bat aplikazioaren interfazea bera zein ahozko jarraibideak euskaraz jartzeko. Ondu funtzionatzen zuen, baina Wazek ez zuen euskarazko ahotsetarako euskarri ofizialik, eta ondorioz, eguneraketa bat zegoen bakoitzean, euskarazko ahotsen aukera automatikoki desagertu eta instalazio manuala egin behar zen berriz hasiera-hasieratik.

WaZozketa!!! :-) 11 - teknopata.eusBueno, ba kontua da lehengoan idatzi niela egileei, etxean egindako jarraibideen grabazio kutrea ere bidaliz, eta. hara non idatzi didaten bueltan, esanez ahozko ahotsa ere zerbitzarira igo dutela, eta dagoeneko ‘ofizialki’ onartzen dutela. Hots, ez dagoela bertsioa berritzen den bakoitzean prozedura nahasgarri hura guztia zertan errepikatu. Iuju!!!

Beraz, Waze erabiltzailea bazara, eta ahozko jarraibideak euskaraz jarri nahi badituzu, hona egin beharreko pausuak:

  1. Ireki Waze aplikazioa. Menuan (ezkerreko beheko ikurra), aukeratu Ezarpenak > Soinua. Hor barruan, aukeratu “Gidatzeko laguntza maila: Norabideak bakarrik (gaiekin)”.
  2. Egin atzera. Orain joan Ezarpenak > Orokorraatalera. Nabigazio gida menuan, aukeratu Euskara.

Listo! Wazek mezutxo bat erakutsiko du esanez ahots artxiboak jaisten ari dela eta, minutu batzuk pasatuta, tatxan! Euskaraz hasiko zaizue, nire ahots lerden & maitagarriaz! XD

Balio dezala sarrera honek gaur gozatu ezin izan dudan IEB2013rako ekarpen ‘postumo’ gisa :-)

Ah! Albiste ona ospatzeko, zozketatxo bat egitea pentsatu dut. Parte hartzeko, hauek dira jarraitu beharreko pausuak:

  1. Instalatu Waze zure segapotoan
  2. Jarri interfazea eta ahozko jarraibideak euskaraz
  3. Probatu aplikazioa pare bat egunetan…
  4. …eta utzi hemen iruzkin bat esanez zer iruditu zaizun

Maiatzaren 26ra bitartean sartzen dituzuen iruzkinen artean egingo dut zozketa, maiatzaren 27 iluntzean, bale?

Saria? Zure burua wazelari gisa identifikatzeko autorako pegata eder-eder hau!

WaZozketa!!! :-) 13 - teknopata.eus

(Bale, badakit ez dela beste munduko sari bat, baina aizue, zuek ere ez duzue askorik oparitzen e?!?)

Benga ba, animatu!

11 iruzkin
  • Bitacoras.com
    2013(e)ko maiatzak 8 at 21:20

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Iujuuu! Albiste onak dakartzat gaurkoan! Orri hauetan jausten zareten lehenengo aldia ez bada behintzat, gogoan izango duzue azken boladan sarri eta ondo hitz egin dizuedala Waze GPS aplikazioari buruz. Labur-labur azalduta, …..

    Reply
  • @GaurDaBihar
    2013(e)ko maiatzak 8 at 23:14

    Begira begira!! Justu gaur goizean #IEB2013.ra kotxez ninderamatela, mugikorreko GPSa erabili du gidariak ondo ailegatzeko. Entzuten zan ahotsa, gasteleraz eta emakume zahar batena (atso batena) zirudien. Eta Waze gomendatu diet (gidariari eta kopilotoari) zure ahots lerden & maitagarriaz bidaiatu ahal izateko. Zure berri (@joxe) bazuten biek ala biek, eta nahiko barre bota ditugu zu “gidari” izateko aukeraz. Ez dakit konbentzitu ditudan, baina ziur froga egiten dutela.
    Faboretxo bat: irabaziko ez dudanez, saria jabeari eman baino lehen, bidaliko zenidake eskaneatuta pegata hori?

    Reply
  • joxe
    2013(e)ko maiatzak 9 at 00:18

    Bai noski, gizona! Baina emozioa mantentzeko, zozketa egindakoa izango da hori, e? :-)

    Reply
  • bertol
    2013(e)ko maiatzak 9 at 11:48

    Kasualitatea?
    Facebook-ek Waze erosten saiatu da mila miloien truke:
    (http://tecnologia.elpais.com/tecnologia/2013/05/09/actualidad/1368082441_228032.html)

    Nik orain arte Nexus-ak ekartzen zuen Googleren Navigation erabiltzen nuen, baina aukera eman beharko diogu Waze-i; eta egia esan behar badut, nahiago argibideak euskaraz entzutea.

    Reply
    • joxe
      2013(e)ko maiatzak 9 at 23:36

      Joder, eta batzuek gainera nahiko egintzat ematen dute ezta? Ze pena, benetan, hain aplikazio maitagarria Facebooken esku bukatzea :(

      Reply
  • @GaurDaBihar
    2013(e)ko maiatzak 12 at 23:48

    Okis, hori eskatzen nizun!! ;)
    Egokitzen bazait nik eskaneatuko dut. Hori bai, FBk erosten badu Waze, ez pegatarik ez apprik.
    Portzierto: aplikazioa oso ona iruditzen zait eta hori ez naizela gps-zalea. Baina gaur adibidez, ohiko bidetik joanda Argoñosaino puntuak jan ditut (bai, pac-man-ek egiten zuen bezala) eta hor agertu zait ohartxoa “milesker bidea hobetzen laguntzeagatik”. Eta mapetan web bidez egindako aldaketak eta proposamenak berehala agertzen dira aplikazioan, G handiaren mapetan ez bezala.

    Reply
  • Joxe
    2013(e)ko maiatzak 13 at 12:44

    Bai @gaurdabihar, aplikazioa -kontzeptu osoa, esango nuke- izugarria da. Oso-oso-oso ona. Mapen berehalako zuzenketak, trafiko gorabeheren inguruko informazioa… bueh eta hitzordua duzun norbaiti lotura bidali ahal izatea, mapan ikusteko zuzenean bideko zein puntutan zauden eta zer ordutan iritsiko zaren ere…

    Nik ez dakit zer egingo dudan Facebooken erosketa gauzatzen bada… pegata jarrita daukat jadanik! Ze amorrua, benetan! :/

    Reply
  • Haritz
    Haritz
    2013(e)ko maiatzak 13 at 16:58

    Aupa! aspalditik erabiltzen dut Waze, baina lehengo egunean erabili nuen lehenengo aldiz euskaraz. Orain arraroa egiten zait “at the roundabout” entzun beharrean “errotondan” entzutea baina ilusioa egiten du gps-ak euskaraz hitzegitea. Anekdota bezela esan behar dut nire neskalagunak zure ahotsa entzun zuenean esan zuela: “hara! hori ez al da euskadi gazteako burusoilaren ahotsa?” :P

    Reply
  • Joxe
    2013(e)ko maiatzak 13 at 17:13

    Benetan?!? Horreurr! :-) Um, beste grabazio saiakera bat egin beharko ba, ahotsa ondo afinatuta! XD

    Reply
  • @GaurDaBihar
    2013(e)ko maiatzak 26 at 13:04

    Ona!! FB ez bada Gk erosiko du Waze. Zergatik ez gaituzte paketan uzten?
    http://www.bloomberg.com/news/2013-05-24/google-said-to-consider-buying-waze-presaging-bidding-war.html

    Reply
  • joxe
    2013(e)ko maiatzak 27 at 21:03

    ONCEren eguneroko zozketarekin batera egingo dugu pegatarena, bale?

    ONCEren gaurko kupoiaren azken zenbakian fijatuko gara

    • 1, 4, edo 7 izanez gero, pegata @gaurdabihar-entzat izango da;
    • 2, 5 edo 8 izanez gero, irabazlea @bertol izango da;
    • 3, 6, edo 9 irteten bada, pegata Haritzentzat.
    • 0 ateraz gero, zozketa bihar errepikatuko dugu!

    Zorte on! :-)

    Reply
  • joxe
    2013(e)ko maiatzak 27 at 22:24

    Bueno, egin dute zozketa eta zenbaki saritua da:

    27865

    Beraz, zorionak @bertol, zure etxera doa pegata! Uau!!!

    XD

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.