Gotzon Garateren atsotitzen bilduman egon naiz bilatzen, ea zelan esaten den euskaraz gaztelerazko kontu hori, konparazioak gorrotagarriak direnekoa. Eta hona emaitza:
Zertako dan, zimaurra ta odolkixa, biak onak
Egia esan, primeran datokio esaldia gaurko sarrerari: har dezagun, batetik, 2000. urtean merkaturatutako Nokia 3310 bat, historiako terminalik salduenetakoa, eta konpara ditzagun haren prestazioak iPhone 3G zorionekoarekin:
Enpin, uste dut ez dela askoz gehiago esan behar…
Ez dut nik esango iPhone-an dena perfektua denik, ezta gutxigorik ere… baina konparaketa hori sinplistegia dela esango nuke.
Beno, niri ‘puntako’ gailu baterako deigarriak egiten zaizkidan gabeziak azpimarratzea besterik ez zen kontua…