Aspaldiko kontua da Kupela taldeak ‘Kupela, Kupela’ kanta ezagunarekin egindako dance bertsioa(-edo). Bideoklipa, baina, gaur bertan ikusi dut gaur lehenengo aldiz (laneko bazkalorduan atera da gaia, ez dakit zeren kontura, eta Youtuben gora eta behera hasi gara bila).
Ez dakit zuoi, baina niri neuri bere garaian buelta eta buelta entzuten zen Macarena ditxosozkoa etorri zait burura:
Aspaldi-aspalditik daukat komentatuta musika kontuetaz zertxobait dakien lagun batekin, norbait hasi beharko litzatekeela Txoria txori eta halakoen bertsio txundatxunda esportagarriak egiten. Ai, King Afrikak Bizkaia maite bereganatuko balu!
Demasa, Kupelarena. Ez nuen ezagutzen. Nolako neskatilak!
Neuk ere ez nuen ezagutzen. Oso ona! Eta mokorrak… Zorabiatuta.
[…] gogoratuko duzue ba, duela ez asko hona ekarri nizuen Kupelaren bideoklipa. Badirudi Epelde & Larrañagaren ideiak oihartzuna izan duela AEBetan, eta orain Beyoncek berak […]