Sailkatu gabeTeknopataren ajeak

Txerriporkeyboard

Ordenagailuko teklatuek bakterio kutsagarriak pilatzen dituzte. Komuneko kazolek halako bost ere!!!
Txerriporkeyboard 7 - teknopata.eus

Txerriporkeyboard 11 - teknopata.eusOrdenagailuekin lan egiten baduzu, seguru ezagun egiten zaizula ondoko irudi hori. Ordenagailuetako teklatuak, bereziki bulegoetakoetan, txerriporkeriaz gainezka egoten dira sarritan.

Which? Computing aldizkariak argitaratu berri duen ikerketa baten arabera, teklatuetan pilatzen den zikinkeriaren kontu hori uste baino larriagoa izan daiteke. Aztertutako ordenagailu guztietan, janaria kutsatu dezaketen bakterioak aurkitu dituzte teklatuetan. Bakterio horiek beherakoa eta bestelako gaitzak eragin ditzakete sabelean.

Kasu batean, azterketaren ardura zuen mikrobiologoak teklatua zramara botatzeko ere gomendatu zuen, gomendatzen den gehienezko bakterio kopurua 150 bider gainditzen zituelako, hau da, komuneko kazola batean aurki daitezkeen bakterio kopurua halako bost zegoen bertan.

Bakterio horien sorreraren arrazoi nagusia ordenagailuaren parean jatea ei da, ikerketaren arabera. Teklen artean sartzen diren janari hondakin txikiek asko errazten dute bakterio horien ugalketa. Higiene urriak ere, eta bereziki komunera joan ostean eskuak ez garbitzeak, asko laguntzen dute bakterio horien zabalkundean.

Gauzak horrela, badirudi oso komenigarria dela gomendio gutxi batzuk jarraitzea, gure esperientzia informatikoa ‘osasungarriagoa’ izan dadin:

  • Ordenagailua erabiltzerakoan (bai eta erabili ostean ere), ondo garbitu eskuak: ordenagailuan zikinkeriarik ez uzteko, baina baita ordenagailuko zikinkeria beste inora ez eramateko.
  • Eman sakoneko garbitua teklatuari noizean behin. Ondo astindu barruan izan ditzakeen hondakinak ateratzeko, eta erabili oihal leun eta umel bat kanpoaldea ondo garbitzeko. (Kasu larrietan, plater garbitzailea ere erabil daitekeela entzun dut, baina nik badaezpada ez nuke egingo…).

Dirty Keyboard, Boris Mannen argazkia, Flickrretik hartutakoa.

5 iruzkin
  • Pernan
    2008(e)ko maiatzak 9 at 08:12

    Baina kontuz ibili behar da. Nirea izorrtu nuen, ura erori zitzaidan (egian esan ez nengoen garbitzen) eta asko agobiatu nintzen, eta ile-sekadorerakin sikatu nahiez tekla pare bat “urtu” egin ziren! Eskerrak asko erabiltzen ez ditudan letrak zirela ($ 4)… Grrrr

    Reply
  • joxe
    2008(e)ko maiatzak 9 at 11:47

    Bai, bai, kontu HANDIZ ibili behar da. Nik aurreko batean teklatu osoa teklaz tekla desmuntatu, garbitu eta atzera ere muntatu nuen… orain garbi-garbi dago teklatua… baina espazio barra ez dabil batere santu :(

    Letra zopa! :P

    Reply
  • Jabi
    2008(e)ko maiatzak 23 at 23:46

    Tira, bost euroren truke innobo teklatu horietako bat duzu PCrako behintzat… Joe, ze antimac bihurtzen ari naizen, ezta?

    Reply
  • joxe
    2008(e)ko maiatzak 23 at 23:56

    Beno Jabi, baina PCek berdin-berdin pilatzen dute zikinkeria, ezta? Ez dut uste Linuxek horretan ere laguntzen duenik! :P

    Reply
  • bertol
    2018(e)ko maiatzak 8 at 14:29

    Behin baino gehiagotan sartu izan dut post-it papera teklatu barruan eta zenbait zikinkeria kentzea lortu izan dut.
    Bulego askotan egoten dira post-itak eta gehienak teklatu ondoan, ez duzu kriston garbiketa egingo baina maiz eginez gero, teklatua zertxobait garbiagoa izango duzu.

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.