Iritsi da 2008ko urtarrilaren 30a. Pasatu dira gaueko 12:00ak, eta, beraz, amaitu egin da zazpi@2007 ‘irabazleak’ aukeratzeko epea. 890 bozka jaso dira guztira, 200 bat lagunek emandakoak, eta guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet bihotz-bihotzez parte hartzeagatik. Baita, noski, 29 hautagaik osatutako zerrenda osatzeko ekarpenak egin dituzuenei!
Emaitzak datozen egunotan argitaratuko ditut Wikian bertan. Ideiak izan duen harrera ikusita, uste dut blogeko orrien artean galduta baino, hobeto egongo dela han,aurkitzeko errazago behintzat.
Tira ba, esandakoa: egun pare bat barru bueltatu (nahi izanez gero, noski) emaitzak ikusteko… eta has gaitezen zortzi@2008 prestatzen!
200 lagunek 890 bozka? Honek ogien eta arrainen miraria dirudi…
@Jabi: Bozketa hasi ondoren konturatu nintzen, bozkak jasotzeko erabili dudan ‘Polldaddy’ zerbitzuak ez dituela ‘bozkatzaileak’ zenbatzen (ordaindu ezean, behintzat), bozkak beraiek baizik. Bozketan erantzun anitzak onartu dira, eta beraz, zuk hiru gune aukeratu badituzu eta nik beste bi, sistemak esango digu BOST bozka egon direla soilik, baina ez zenbat lagunek bozkatu duten.
Hasierako egunetako bisita eta bozka kopurua ikusita, uste dut bozkatzaile bakoitzak lauzpabost aukera markatu dituela batez beste. Hortik 200 *bat* hori, nazioarteko OSS erabilita(*). Izan litezke 250… edo 150! ¬.¬
Baina tira, hurregorako bilatuko dugu sistema fidagarriago bat :P
(*) Ojimetric Statistic System