Blogosfera

Urte berri ON @ irratia.COM

Batzuetan, bereziki udako oporren bueltan, urte berria hastean edo, besterik gabe, zoro hazea dabilenean, ohi baino gehiago handitzen dira  hemen idazten emandako denboraren zentzuari buruzko zalantzak. Betiko galdera esistentzialak, badakizue: merezi ote du dioptriak bata bestearen atzetik honetan galtzea? Ez ote litzateke hobe indarrak eta denbora beste zerbaitetan ematea?

'Azul' by Lanpernas 2.0 on Flickr
Nire dipotriek pasa den astean bidalitako postala

Eta, horrelako pentsamenduetan galduta zaudela, dei bat jasotzen duzu ustekabean, zulako beste ‘jarto’ batena: “E Joxe, estreinatuko duzu urtea gugaz? bederatzi@2009 komentatuko dugu, eta 2010ek zer men dezakeeen, eta…”.

Urte berri ON @ irratia.COM 1 - teknopata.eusTotal, atzo Jabi eta Patxirekin egon nintzela irratia.com-en bederatzi@2009 komentatzen. Eta tira, txute txiki bat ere izan zen. Tontamentean, jolas txiki honek balio du egiten dugunaren neurria emateko, proiektu berriak ezagutzeko eta optimistak izateko arrazoiak ere baditugula gogoratzeko. Eta hori beti eskertzen da, ezta?

Enpin, hemen behean klik eginda edo irratia.com-etik zuzenean entzun dezakezue saioa… gizakia ez baita Amaraunetik soilik elikatzen! :)

Play

By the way, zorionak irratia.com-i, aurten hamar urte betetzen baititu. Atzo komentatu zutenean, ez dakit zergatik, irratia.com-en hasierako IRC kanalaz akordatu nintzen. Han txateatu nuen lehenengoz Jabi eta Patxirekin beraiekin, baina baita @maxkuri bezalako beste pertsonaia batzuekin. Muuuundo vieeeeeejuuuuunoooo!!!

2 iruzkin
  • makilakixki
    2010(e)ko urtarrilak 13 at 22:54

    Zorionak Joxepo! Hemendik to the white house zuzen zuzenean. Joxe for lehendakari!

    Reply
  • Joxe
    2010(e)ko urtarrilak 16 at 02:37

    Bide batez, TAUPADA hobeto ezagutu nahi bauduze, grabatua dute euren webgunean lehengoan Hala Bedi Irratiko ZEBRABIDEA saioko lagunek egin zieten elkarrizketa.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.