Ikasturte hasierak berrikuntza eta albiste nabariak ekarri dizkigu euskal blogosferara… eta haietako bat irratigintzara salto egin duten blogari mordoa izan da. Zerrenda luzea da osatu da aste pare bateko tartean:
- Joxe Arantzabal tokaio farozaina igandero entzun dezakegu Euskadi Irratiako Amarauna saioan., zortzigarren probintziari buruzko azalpenak ematen.
- Haritz Rodriguez kazetari eta tutugilea Radio Euskadiko Graffiti saioan aritzen da ostegunero, beste zenbait blogarirekin batera.
- Mikel Iturria harri-jaurtitzailea ere Radio Euskadin elkarrizketatu dute duela gutxi.
- Patxi Gaztelumendi kolpatua ere Info 7 Irratiaren uhinetan dabil astero.
- Gaztelumendi bera, eta Jabi Zabala, irratia.com egiten dute, online zein betiko uhinen bidez. (Eskerrik asko ohartarazteagatik, Mikel!)
- Gari Araolaza teknosexualak ere asteroko tartetxoa du Euskadi Irratiko Faktorian
- Klik Bikoitzaren egileak, iMamonek ere, bere tartetxoa du Arrasate Irratian.
Beno, ba neu ere ez naiz gutxiago, ez pentsa. Esango nuke bost bat urte direla astero-astero internet eta teknologia berrien inguruko tartetxo bat egiten dudala astero Bilbo Hiria Irratian, Ibaizabal goizeko magazinean. Orain arte asteazkenero utzi didate tartetxoa Mieltxok, Isabelek eta Xabierrek, baina ikasturte honetan ostegunetara pasatu dugu hitzordua, goizeko hamaikak aldera.
Badakizue: azken gatxeten berri eman, interneten ikusten ditudan bitxikeriak komentatu eta gure inguruko albiste teknologikoak ere ematen saiatzen naiz… hemen idatziz egiten dudana, baina ahoz… eta ikusita goiko horiek guztiek podcastingetan jartzen dituztela euren tartetxoak, inbidia apur batez geratu eta neuk ere gauza bera egin nahi izan dut. Gaurkoan (azken asteazkena izan da gaurkoa) Energiaren Euskal Erakundeak abiatu duen kanpaina, Elhuyarrek aurkeztu berri duen CorpEus hizkuntz korpusa eta Joost, IP telebista aplikazioa aukeratu ditut… eta autobonbo apur bat egiteko ere aprobetxatu dut, kar, kar… Tira, hona emaitza… kritikak (ez oso gogorrak!) onartzen dira, e?
Podcast: Play in new window | Download (8.4MB)
Harpidetu! RSS
Ez nekien Haritz REn zebilenik. Euskarazko medioek (EI, Berria, ETB1…) [euskaldunon artean ere] zein audientzia txikia duten jakinda, hobe genuke euskal blogosferaren berri erdarazko medioetan gehiago egingo bagenu… animo.
Aupa Joxe!
Azkenean metapodcast bat egin beharko dugu irratsaio guztien audioekin!!!
Portzierto, gaur Iratxe Esnaola ere egongo da Radio Euskadiko Graffitin.
Entzungo zaitugu!
Aio!
Kaixo Joxe:
Ez nekien bost urte zeneramatzanik irratian teknologia berriei buruz arituz. Zorionak. Beste beterano bat falta da zerrendatxoan: Jabi Zabala (irratia.com).
Agur.
Egia! Oraintxe bertan zuzenduko dut lapsusa