Apliak

Leopardoa dator?

Leopardoa dator? 7 - teknopata.eus

Leopardoa dator? 11 - teknopata.eusHasiera batean ekainerako aurreikusita zegoen Mac OS X 10.5 ‘Leopard’-en merkaturatzea urrira arte atzeratu zuen Applek iPhoneren softwarea garaiz amaitzeko ahalegin handia eskatzen omen zuelako.

Maczalerik amorratuenak, beraz, urduri samar dabiltza honezkero, sistema eragile berria erosi ahal izateko momentua noiz iritsiko. Bada, hainbat zurrumururen arabera, gaurko datak eman dezakeen jokua emanda (2007.10.5, alegia), oso litekeena da Jobsek gaur bertan iragartzea Leoparden merkaturatze data. Hori bai, programatzaileei begirako azken beta bertsioak duela oso gutxi banatu dituztela kontuan hartuta, merkaturatzea bera berandutxoago hasiko omen da, urriaren amaiera aldera. Bertsio horietako pantaila-irudi batzuk ikusi nahi izanez gero, ondoko irudian klik eginda aurkituko dituzue.

Bide batez, eta oso trintxerazalea ez banaiz ere, salaketa derrigorra da batzuetan: freebatasuna

2 iruzkin

  • Julen
    2007(e)ko urriak 8 at 15:16

    Ba bada garaia bai sistema eragile berri salmentan jartzeko. Nik oraindik denboraxka bat Tiger-arekin egingo dut “lan”, makina berria erosi harte. Momentuz PowerBook bi urtetxo daramatza eta 512 Mb justutxu zamar diren arren primeran dabil.

    Reply
  • joxe
    2007(e)ko urriak 8 at 16:28

    Aupa Julen!

    Beno, ematen du etorkizuna ikusteko ahalen handirik ez dudala :). Ni zure moduan nabil, ez pentsa: 2000. urteko PowerMac zahar batekin eta iBook txirla horietako batekin… portatila erosteko gogoekin ere banabil, baina agoantatzen nabil ea berriak ateratzen dituzten. Seguru nago iMacekin egin duten bezala, iPhone estiloko portatil berriak ere (metalezkoak eta beltzak) aterako dituztela aurki…

    Bestela Leopard dela eta ez dela, 2000. urteko Jurassic Mac-ak nahiko duin mugitzen ditu orain arteko betak (neure harridurarrako). Seguro zure makinak RAm apur bat gehiagorekin urte pare bat aguantatu ahal duela lasai asko.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.