Trepetak

Neu ere esatari!

Ikasturte hasierak berrikuntza eta albiste nabariak ekarri dizkigu euskal blogosferara… eta haietako bat irratigintzara salto egin duten blogari mordoa izan da. Zerrenda luzea da osatu da aste pare bateko tartean:

Bilbo Hiria Irratia

Beno, ba neu ere ez naiz gutxiago, ez pentsa. Esango nuke bost bat urte direla astero-astero internet eta teknologia berrien inguruko tartetxo bat egiten dudala astero Bilbo Hiria Irratian, Ibaizabal goizeko magazinean. Orain arte asteazkenero utzi didate tartetxoa Mieltxok, Isabelek eta Xabierrek, baina ikasturte honetan ostegunetara pasatu dugu hitzordua, goizeko hamaikak aldera.

Badakizue: azken gatxeten berri eman, interneten ikusten ditudan bitxikeriak komentatu eta gure inguruko albiste teknologikoak ere ematen saiatzen naiz… hemen idatziz egiten dudana, baina ahoz… eta ikusita goiko horiek guztiek podcastingetan jartzen dituztela euren tartetxoak, inbidia apur batez geratu eta neuk ere gauza bera egin nahi izan dut. Gaurkoan (azken asteazkena izan da gaurkoa) Energiaren Euskal Erakundeak abiatu duen kanpaina, Elhuyarrek aurkeztu berri duen CorpEus hizkuntz korpusa eta Joost, IP telebista aplikazioa aukeratu ditut… eta autobonbo apur bat egiteko ere aprobetxatu dut, kar, kar… Tira, hona emaitza… kritikak (ez oso gogorrak!) onartzen dira, e?

Play

4 iruzkin
  • dENiS
    dENiS
    2007(e)ko urriak 4 at 10:34

    Ez nekien Haritz REn zebilenik. Euskarazko medioek (EI, Berria, ETB1…) [euskaldunon artean ere] zein audientzia txikia duten jakinda, hobe genuke euskal blogosferaren berri erdarazko medioetan gehiago egingo bagenu… animo.

    Reply
  • haritz
    2007(e)ko urriak 4 at 13:13

    Aupa Joxe!
    Azkenean metapodcast bat egin beharko dugu irratsaio guztien audioekin!!!

    Portzierto, gaur Iratxe Esnaola ere egongo da Radio Euskadiko Graffitin.

    Entzungo zaitugu!
    Aio!

    Reply
  • iturri
    2007(e)ko urriak 7 at 15:01

    Kaixo Joxe:

    Ez nekien bost urte zeneramatzanik irratian teknologia berriei buruz arituz. Zorionak. Beste beterano bat falta da zerrendatxoan: Jabi Zabala (irratia.com).

    Agur.

    Reply
  • joxe
    2007(e)ko urriak 8 at 01:46

    Egia! Oraintxe bertan zuzenduko dut lapsusa

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.