Komunikazioa

Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya Elgetan

Elgetako Goibeko Kultur Elkarteak eta Topaguneak, Euskara Elkarten Federazioak, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren hirugarren edizioa egingo dute urte bukaera aldera, abenduaren 29an, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian.

Euskal Herriko gazte euskaldunek har dezakete parte lehiaketan: funtsean, zortzi orduko epea ematen zaie hiru minutuko euskarazko bideo bat grabatu, editatu eta aurkezteko. Irudiak egunean bertan grabatzen direla ziurtatzeko,antolakuntzak bideoetan derrigorrez agertu behar duten hainbat ezaugarri ematen dizkiete parte hartzaileei egunean bertan, lanek izan behar duten gaia edo leloarekin batera.

Iazkoa izan zen hurbiletik bizi nuen lehenengo edizioa. Aiaraldean egin zen, Araban, eta nik neuk behintzat flipatu egin nuen aurkeztutako lan askoren kalitatearekin. Irudimenaz gain, kapazitate tekniko handia erakutsi zuten parte hartzaile gazteek. Niri honek egin zidan grazia:

Surrealista samarra, ezta? Tira ba, animatzen bazara (sari ederrak daude jokoan), garaiz zaude oraindik izena emateko. Informazio guztia hemen klik eginda aurkituko duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.