Applek berak Londresen egindako aurkezpen batean atzo iragarri zuenez, Erresuma Batua izango da iPhone telefono berria erabili ahal izango den Europako lehenengo estatua. Estatu batuetan bezala, sakelako berria telefonia enpresa bakar batekin erabili ahal izango da, ejem, Espainiako Telefonicaren menpekoa den O2ekin, hain zuzen ere. badirudi O2k prest duela Erresuma Batuaren %30era iristen den EDGE datu sare bat prest, eta horretaz baliatuko da iPhonea sare bidezko komunikazioetarako.
3Grik ez (momentuz?)
Steve Jobsek berak Londresen iragarri duenez, Applek ez dio iPhoneari Europan zabalduena den 3G sare teknologiari sartu nahi izan, EDGEk baino bateria kontsumo altuagoa eta, ondorioz, autonomia txikiagoa dakarrelako. Jobsen hitzetan, litekeena da datorren urterako 3G konexiodun bertsio bat izatea. Ulertu dudanez, horrek esan nahi du momentuz ez dagoela iPhonea Europa osora zabaltzerik: Europako estatu askok (Espainiakoa barne) ez dute EDGE sarerik, eta beraz, horietan ezinezkoa da Appleren gutizia berria bere horretan behintzat erabiltzea.
Garesti, noski
Applek iragarri duenez, Erresuma Batuan salgai egongo den iPhonea 8 Gb-ko edukierakoa izango da, 269 liberatan (387,50 eurotan). Garesti samar, batez ere kontuan izanda iPhone ditxosozkoa nahi dutenek 18 hilabeteko kontratua sinatu beharko dutela O2rekin. Tarifa bereziak eskainiko dizkio enpresak iPhoneren jabeei… bai eta Appleri berari ere. Izan ere, Jobsen enpresak poltsikoratu egingo baitu bere telefonoetatik egiten den kontsumoaren zati bat. iPhonerentzako hiru tarifa berezi iragarri ditu O2k. Hirurek ere mugagabeko datu trafikoa eskaintzen dute, enpresak estatu osoan barreiatuta dituen 7.500 Wi-Fi puntuen doako erabilera mugagabea, ahozko mezu ‘bisualak’ (hots: erantzungailuko mezuak telefonoan zerrenda batean ikusi eta kudeatu ahal izatea), eta tarifaren araberako dei eta SMS kopuruak. Hauek dira, zehatz mehatz, hiru tarifak:
35£ (50,4€) | 45£ (64,8€) | 55£ (79,2€) | |
Ahozko minutuak | 200 | 600 | 1200 |
SMS mezuak | 200 | 500 | 500 |
Ez, MMSrik ezin da bidali, Appleren telefono ultramodernoa ez delako horretarako gauza. Argazkia bidali nahi izanez gero, e-mailez bidali ahal duzu, telefonoak dakarren Safari nabigadoreaz webmail zerbitzuren batera sartuta. Ez, ez da oso praktikoa… eta ez, ez da iPhonerik ez daukaten lagunen telefonoekin oso konpatiblea. Bale, ez begiratu horrela, nik ez dut asmatu.
Eta orduan, hemen noizko?
3Gren bateria kontsumoaren kontua konpontzen dutenean, antza. Applek ezer konfirmatu ez duen arren, faq-mac webguneak behin eta berriro esan du, Appleren iragarpena baino lehenagotik ere bai, Movistarrek ekarriko duela iPhonea Hego Euskal Herrira. Zentzuzko gauza dirudi, batez ere Inglaterrako O2 hori bere menpekoa dela, eta Jobsek berak Telefonicaren menpeko zuzena dela kontuan hartuta.
Erosiko duzu?
Ez, eskerrik asko. Lehenengo eta behin, Telefonicako bezeroarentzako arreta zerbitzuko neskato batek, oraindik monopolioa zen garaian, mira guapito, esto es lo que hay: si quieres lo tomas, y si no, pues tu veras lo que haces esan zidalako behin, nire internet nodoa Euskaltelera pasatzeari uko egin ziotelako protestaka deitu nuenean. Harez geroztik, 1004ko baten batek deitzen due bakoitzean, istorieta osoa kontatzen diet. Total, dei horiek eurek ordaintzen dituzte!
Baina gainera, garestiegia delako, azkenean telefono huts bat izateko. Prezio horretan librea izan beharko luke, edo bestela, 18 hileko kontratu horrekin, baina 100 eurotan. Azken finean, Apple zein ShenChuan markakoa izan, telefono bat da, eta nik telefonoei ‘trote’ handia ematen diet, sekula ez didate iraun ‘permanentziazko’ 18 hilabete horiek baino gehiago. Eta ez dut gastatuko 400 euro 18 hilabetetan zisko eginda egongo den traste batean. Aukeran, prezio horretan iPod Touch berria dago salgai, eta ez zaitu inorekin lotzen.
Erabiltzeko hiru kontratu egitera behartzen zaituelako: erosketa bera Applerekin, telefono hornitzailearekin egin beharrekoa, eta, martxan jartzeko Appleren iTunes Music Store dendan derrigor egin beharreko alta. Zoratuta gaude ala zer? Hipoteka bat eskatzeko ere ez zara horrenbeste lotu behar.
Barruan ezin delako sartu, ejem, Applek onartu ez duen ezer. Politonoak, aplikazioak… trasteari sartu nahi diozun guztia Appleren eskuetatik pasa behar da lehenengo.
Eta abar… bere garaian halako beste batzuk idatzi nituen (gazteleraz) iphoniac.com webgunean.
Joder, Apple-ekin beti gabiltza berdin; Pirineotatik hegoaldera gaudenok marginatuta bizi gara edo zer? Ziur nago Telefonica desiatzen dagoela gabonetarako iPhone-a saltzeko eta edozer egingo lukeela horretarako. Ez dut ulertzen Steven setatitasuna telefono Europara gutxi-ka sartzeko ideia hori. Baliteke sekulako estrategia izatea hemendik denok iPod Touch berria erosteko eta gero iPhonea berriro. Horrela salmenta bikoitza. Ezin ulertu, gauza hauek nire ustez Apple-i kalte egiten dio mesede baino, behintza Europan. Bueno, eurak badakite bere merkatua AEB-direla baina… En fin.