Trepetak

Ofiziala da: Treo 500v berria, urriaren 1ean salgai

Treo 500Palmek lehengo eguneko zurrumurruak berretsi ditu gaurkoan, Treo 500v smartphone berria aurkeztuz. Ezaugarriak, lehengo eguneko zurrumurruan zabaldu ziren berberak dira, alegia:

  • 3G konektibitatea.
  • Windows Mobile 6 Standard Edition (eta beraz, ukimen pantailarik ez, lehenengo aldiz Palm batean)
  • 240×320 pixeleko pantaila
  • 150Mb-ko memoria
  • Micro-SD zirrikitua
  • 2 megapixeleko kamera
  • Bluetooth (v2.0)
  • Bi kolore aukeran: grisa beltza ala zuria.

Telefono berriak urriaren 1etik aurrera egongo dira salgai, Vodafonerekin soilik. Prezioaz, ordea, ez dute ezer esan momentuz. Informazioa jasotzeko izena ematen zutenen artean egin behar zuten zozketaren inguruan… parte hartzeko epea irailaren 26ra arte zabaldu dute, eta irabazlearen izena irailaren 28an jakinaraziko dute. Irabazleak, esan dutenaren arabera, Treo berriaren bost ale eskuratuko ditu, lagunen artean banatzeko.

It’s a Palm ThingAzkenik, badirudi Applek bere garaian egin zuen moduan, Palmek ere ‘Think different’ moduko lelo ‘cool’ bat sartu nahi digula buruan. Hauen, baina, askoz sosoagoa da, eta ez du ezertxo ere transmititzen (neuri behintzat, ez): It’s a Palm thing. Enpresak duen irudi dekadentearekin, ez dakit nik aukeratutako esaldia oso egokia den…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.