KomunikazioaTrepetak

Nire lehenengo mobila

Engadgeten irakurri dugunez, badira hogei urte GSM telefonia abian jarri zenetik. Izan ere, 1987ko irailaren 7an hamabost telefono enpresak hitzarmena sinatu zuten euren sareak Global System for Mobile Communications delako protokoloan oinarrituta.

NEC DB 2000Memoriaz ari banaiz ere, nik neuk askoz beranduago ‘estreinatu’ nuen teknologia berria. Esango nuke 1996 edo 1997 urtea zela nire lehenengo segapotoa, NEC DB 2000 beltz bat erosi nuenean. Izugarri handia da, baina garai hartan ‘tope gama’ zen, merkatuan zeuden meheenetakoa. Eta zuk? Gogoratzen al duzu zure lehenengo mugikorra?

(Bide batez… hogei urte pasatu badira ere, euskaraz oraindik ez dugu guztiz normalizatuta trastearen izena… Zuk nola deitzen diozu?)

3 iruzkin
  • Nahikari
    2007(e)ko irailak 11 at 22:18

    Nirea Ericsson bat zen, 2000.urtean Euskaltelek saltzen zituena 1050 pezetagatik. “Ladrilloa” deitzen genion. Lagun batek esan zidan ia etxeko inhalambrikoa zen…

    Reply
  • joxe
    2007(e)ko irailak 13 at 01:07

    Aupa Nahikari…

    Honelakoa?

    Ericsson jurasiko bat

    Reply
  • Nahikari
    2007(e)ko irailak 14 at 14:35

    Jajaja! Berdin-berdina!

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.