Aurrekoan esan nizuen moduan, lau urte egin du dagoeneko blog honek, eta behar bezala ospatzeko moduko gertaera iruditzen zait.
Orain gehienok oporretan zaudete (bisita kontagailuan ere argi eta garbi ikusten da, ez esan gezurrik!), eta beraz ospakizuna irailerako uztea pentsatu dut. Bi sari ezin ederragoak zozketatuko ditut orduan, eta horrela opor osteko sindromea ere samurrago pasatuko dugu denok, ezta?
Sariak, nola ez, bi tableta izango dira, bi NotPad, hain zuzen ere. Eskuko gailu hauek sistema eragile askea daramate, ti-ta abiarazten dira, eta lehiakide guztien markak hausten dituzte energia aurrezteari dagokionez. Aste honetan iritsi zaizkit eta gaur ibili naiz haiekin apur bat trasteatzen. Hauek dira:
Txuloak, ezta? Orain pentsatu behar dudan bakarra da zer joku mota antolatu zozketan parte hartu nahi duzuenontzat… mmm… ideiarik bai?
Palindromoa ez dadila izan behintzat; bestela, Leirek irabaziko du seguru ;-)
MILF euskaldun matriarkal gorena aukeratzeko proposamenak egitea?
Ideia zoragarria lau urte hauek ospatzeko Joxe!
Ez galdetu ideiarik, errex errex jarriko dugu eta, jeejeje.
Aizu, ez dira hauek bezalako NotPad-ak izango ezta???
http://www.firebox.com/product/2976/NotPad
Oh!