BlogosferaTrepetak

Etxea lehiotik behera!!!

NotPad tabletek sistema eragile askea daramate, ti-ta abiarazten dira, eta lehiakide guztien markak hausten dituzte energia aurrezteari dagokionez. Irailean halako bi zozketatuko ditut blogaren urteurrena ospatzeko.
NotPadak, webgune hau bera erakusten

Aurrekoan esan nizuen moduan, lau urte egin du dagoeneko blog honek, eta behar bezala ospatzeko moduko gertaera iruditzen zait.

Orain gehienok oporretan zaudete (bisita kontagailuan ere argi eta garbi ikusten da, ez esan gezurrik!), eta beraz ospakizuna irailerako uztea pentsatu dut. Bi sari ezin ederragoak zozketatuko ditut orduan, eta horrela opor osteko sindromea ere samurrago pasatuko dugu denok, ezta?

Sariak, nola ez, bi tableta izango dira, bi NotPad, hain zuzen ere. Eskuko gailu hauek sistema eragile askea daramate, ti-ta abiarazten dira, eta lehiakide guztien markak hausten dituzte energia aurrezteari dagokionez. Aste honetan iritsi zaizkit eta gaur ibili naiz haiekin apur bat trasteatzen. Hauek dira:

NotPadak, webgune hau bera erakusten
NotPadak, webgune hau bera erakusten, orizontalean eta bertikalean (mobile mode)

Txuloak, ezta? Orain pentsatu behar dudan bakarra da zer joku mota antolatu zozketan parte hartu nahi duzuenontzat… mmm… ideiarik bai?

5 iruzkin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.