Atzo esan nizuen bezala, opari friki samarra zozkatu nahi dut blogaren bigarren urteurrena ospatzeko: segapotorako Bluetooth aurikularra, belarrian eskegita eramaten den horietakoa. Hona ezaugarriak:
PalmOne Treo Wireless Headset
- 17 gramo baino gutxiagoko pisua
- Botoi eskuraerrazak erantzun/eskegitzeko, berriz markatzeko, bolumena aldatzeko eta abar.
- Zazpi orduko bateria etengabe hitz eginez gero. Astebete ’standby’ moduan.
- 10 metroko irismena
- Bluetooth 1.2rekin bateragarria
Paketeak, aurikularraz gain, kargadorea, dokumentazioa eta fundatxo bat ere badakar… baietz opari konpletoa?
Oporrak hain hurbil egonda, ez nago oso kreatibo, eta beraz, zozketan parte hartzeko prozedura ezin arruntagoa da. Zozketan parte hartzeko bi modu daukazue:
- Twitter bidez: ‘teknopata’-rekin (gutxi gorabeherako) errima duen esalditxo bat utzi, #teknopata2 etiketarekin markatu eta sarrera honetara lotu. Adibidez:
“Etorri zen zalduna eta atera zuen ezpata #teknopata2 http://bit.ly/qZD6J” - Twitter konturik ez baduzue, hemen bertan erantzun bat utzita, baldintza berdinarekin, hau da, uzten duzuen mezuak ‘teknopata’-rekin (nolabaiteko) errima izatea.
- Parte hartzeko epea 2009ko uztailaren 31n itxiko da, gaueko 22:00etan.
- Parte hartzaileen zerrenda abuztuaren 1ean jarriko dut blogean, mezu honetako erantzunak eta twitterreko #teknopata2 etiketaren bilaketa eginda. Bakoitzari zenbaki (ezkutu) bat egokituko zaio.
- Irabazlea abuztuaren 2an erabakiko dugu Euskadiko Irratiko Amarauna saioko blogarien tartetxoan. Aurkezleei eskatuko diegu zenbaki bat esateko, eta zenbaki hori duenak irabaziko du aurikularra. Zuzenean, tranparik gabe, ‘esku inozoa’ Miramonen eta zerrenda Bilbon dagoela.
- Konforme? Ale ba, jolasteraaaaa!!!
ZORIONAK TEKNOPATA!!!
Ia errimaren bat okurriruten jaten…
De paso zorionak blog friki euskaldun eta erreferente den honekin 2 urte daramatzazula ta. Aupa Joxe! Penomeno! :)
De part de tot l’equip de nickdutnik, lostin.tv i factoria , que son els mateixos, felicitats :D.
Per molts anys!
Zorionak element!
Bale, zorionak, baina ez hasi urteak kentzen oraindik, ein?. Teknopata.net-ek bi urte izango ditu, baina zenbat urte ari zara blogeatzen? Hamaika.tk, homepage.mac.ezdakitzer… Gogoratzen dut Iturgaitzen bideo mitiko hura: “Democrasia irabasi duela…”
Zorionak, biejo!
@jozulin joe, ze ankerra zaren! Atzoko mezuan esaten nuen ba, aurrekoan ondoko honekin egin nuela topo hor zehar:
Que horror!!!
Doinua “Egun da Santimamiña”
Webgune fin eta alaia,
da Joxeren Teknopata,
faboritoetan,
daukat gordeta,
lagun onen karpetatan.
Firefox edo Explorer,
segapoto eta twitter,
gai teknikoei,
ez izan beldur,
ez direlako psikopatak.
Yata!
okurritu jata,
beikon zati bat eta
tortila patata
xurruterako berriz
zahato bat beteta
hoiek zelebratzeko
ujuka ospatzeko
bi urtez dabilela
ez Tarrapatata
korsario pirata
baizik eta Joxe
gure Teknopata!
Burua daukazu arrakalata, Teknopata.
Urtea joan, urtea etorri
zelan dabil gaur prostata?
blogaria ta teknozalea
halakoa teknopata?
amaraunean euskara hedatuz
duin-duin ta pirata
bejondeizula, jarrai dezala
beste hainbeste pasata (bis)
Biba Sandino,
Biba Zapata,
Eta biba Joxe…
Teknopata!
Argi dago nire bertute(urri)en artean ez dagoela bertsoak egitearena…
Hemen doia niria! ;P
Doinua: “El principe de Bel air”
Enaz ez bertsolari ez rapero aparta
eta segurunik sartukotela “pata”
teknologi barrik gustatzen jata
horregatik jarraitzen dut Joxen Teknopata!
puf! Imajinetan bozue zenbat denbora egon nazen lau lerro honeik asmatzeko ta kuadretako… xD
Errimak egiteko ni bertsolari kaskarra baina bluetooh-a irabazteko jokalari bikaina, teknopataren errimari denboran zehar bueltaka azkenean bakarrik ateratzen da zarata #teknopata2
Sorte on!!!!
Zozketaz kanpo ibiltzeak ematen duen lasaitasunarekin, bat ez, bi egin dizkizut, Joxe!!! Hori bai, zein ala zein okerragoa… ;-)
—————-
Joxeri nik “kutxaratxita” deituko
eta ez teknopata,
Zozketan eztut parte hartuko
berandu ibili naiz ta,
errima-opari berarentzako
ez asko kostata!
—————–
Aizak, teknopata!
behar al dek zozketarako azafata?
—————–
Bufffff! Hobe det hurrengo urtekoa planifikatzen jarraitzea, eta bertsolaritza alde batera uztea!!!! :-( :-(
oooh, berandu iritsi zara Maitetxuu!
Jope, azafatarena jakinez gero beste era batera antolatuko nukeen kontua, bideo bidez-edo, eta barre batzuk egin! :)
Enpin, hartu atseden apur bat eta utzi planifikazio kontuak bueltarako!!!
Joxe