Udako oporrak izango dira, seguruenik, autoan GPS gailu edo aplikazio bat erabiltzeko arrazoi gehien dugun sasoia: oporrak pasatzeko aukeratu dugun herrira iristeko, egun bateko eskapadatxo arinak egiteko…
Zuotako asko GPSa erostekoan egongo zarete, gailu formatuan edo smartphonerako aplikazio gisa. Hala bada… itxaron apur bat zure sosak gastatu aurretik! Izan ere, bada doako GPS aplikazio bat, oso ondo funtzionatzen duena eta, gainera, besteek ez dituzten hainbat abantaila dituena.
GPS soziala
Waze du izena (irakurrita weiz, ingelesezko “ways” bezalatsu), eta nabigatzaile soziala dela esan daiteke. Beste GPSek bezalaxe, zauden lekutik besteren batera iristeko jarraibideak ematen dizkizu. Horraino nahiko arrunta da.
Hain arrunta ez dena da osagai sozialak Waze-n duen pisua. Mapen zuzenketak, trafikoaren egoera, ibilbide azkarrenak eta horrelako informazioa erabiltzaileek emandako datuetatik ateratzen du. Aplikazioa piztuta dagoen bitartean, Waze-k gure joan-etorrien inguruko informazioa jaso eta, informazio hori erabiliz, etengabeko hobekuntzak egin ditzake bere mapetan.
Datu batzuk (kokapena eta abiadura batez ere) automatikoki jasotzen ditu Wazek, baina beste batzuk erabiltzaileek ematen dituzte: radarrak non dauden, arrisku guneak, polizia nonbait ezkutatu den… Hobeto ulertzeko, hona Wazen aukera nagusien errepaso azkar bat.
Menu nagusia
Menu nagusia beste edozein GPS nabgitzailek izan dezakeenaren nahiko antzekoa da. Pantailaren beheko aldean topatuko dugu, ezkerrean. Sei aukera nagusi aurkezten dizkigu:
Nabigatu:
Botoi horretan klik eginda
, nora joan nahi dugun adierazi ahal diogu Wazeri. Modu ezberdinak ditugu hori egiteko:
- Bilaketa bat eginda: edozein hitz sartu eta bilaketa egiteko hainbat modu dauzkagu:
- Wazeren datubasea (defektuz)
- gure kontaktuak
- Foursquare sare soziala
- Bing
GPS estandar batetik etorrita (Copilot Live erabiltzen dut sarritan, eta TomTom ere probatuta nago), esango nuke alderdi hau egin zaidala frustranteena. Copilot erabiltzean, lehenengo herria sartu, gero kalea, gero zenbakia, eta listo. Waze-k ez du eskema hori erabiltzen, eta nahasgarri suertatzen da hasieran. Hori bai, behin ohituta, Googlen zuzenean bilatu ahal izatea izugarri ona da eta oso ondo funtizonatzen du.
- Gogokoen bidez. Defektuz, Wazek labeko eta etxeko helbidea gordetzeko aukera eskaintzen digu, eta beste nahibeste gogoko ere gehitu ditzakegu zerrenda horretan
- ‘Atalka’ bilatuz. Atalak beste GPS batzuetan ‘POI’ deitzen direnak dira, intereseko lekuak: supermerkatuak, botikak, hotelak eta horrelakoak. Waze menuak halakoen zerrenda bat du, eta atal batean klik eginez gero horrelako lekuen bilaketa egiten du automatikoki, bere datubase propioa edo nabigaziorako erabili ahal diren Foursquare, Google edo Bing-ena erabiliz. Emaitzak kaskar samarrak dira momentuz, baina pentsatzekoa da hobetu egingo direla erabiltzaile gehiago daudenean.
- Azkenik, ‘Historia’ izeneko atalean markatu ditugun azken helbideak berreskuratu ahal ditugu. Oso baliagarria izaten da bilatzailean zuzenean topatzea kostatzen denean.
‘Topaketak’ menuan oinarrizko funtzio sozialak aurki ditzakegu: gure uneko kokapena SMS edo email bidez bidaltzea, Facebookera bidaltzea, eta abar.
‘Nire Waze‘ menuak, berriz, gure Waze kontuarekin lotutako hainbat alderdi kontrola ditzakegu: gure ikurtxoaren aldartea aldatu, Waze erabiltzaile taldeekin bat egin. Erabiltzaile talde horiek albisteak, mezuak eta arrisku abisuak konpartitzen dituzte taldeen ‘horman’ (FaceBooken bezala, baina sinplexeago).
Waze puntuazioaren berri ere izan dezakezu. Izan ere, mapak osatzeko, Wazeri komeni zaio erabiltzaileok aplikazioa ahalik eta denbora gehien piztuta eramatea. Kilometroak egitearren, edo bidean dauden gorabeheren berri ematearren, puntuak irabazten dira, eta horren berri ematen zaigu pantailan agertzen diren ‘goxoki’ dibertigarri batzuen bidez. Bada, atal honetan, norbere puntuazioaren berri jakin daiteke.
Alertak:
Menu honetan inguruan ditugu trafiko gorabeheren berri jakin dezakegu. Irudian ikusten denez, gorabehera horiek bost ataletan banatuta daude: poliziarekin lotutako gorabeherak, trafikoaren egoera, istripuak, ‘chit chat’ edo solasaldiak eta bestelakoak.
Alerta atal bakoitza, bere aldetik, hiru azpiataletan banatuta dago: inguruko guztiak (inguru hori zabal samarra da irudian ikusten denez), egin beharreko bidean daudenak, eta norbere taldekideek bidalitakoak.
Alerta menua
Esango nuke Wazeren balio erantsi nagusia bidean topatzen ditugun gorabeheren berri emateko botoi hau dela. Pantailaren beheko aldean dago, eskumatara, eta erraz samar maneia daiteke gidatzen goazela ere. Hala ere, gogoratu gidatzen zoazenean bideak izan behar duela zure erabateko lehentasuna, eta funtzio hau segurua denan soilik erabili behar duzula (atasko batean astiro-astiro zoazela, esaterako, edo albo batean geldirik bazaude).
Botoiari sakatzean, botoi gehiago agertuko zaizkigu pantailan, abisua azkar eman ahal izateko. Adibide praktiko batekin erakutsiko dizuet: aurreko astelehenean AP8ren Gerediagako irteera erabili nuen lehenengoz. Wazek ez zuen irteera berri horren berri, eta beraz, peajean geldi nengoela, alerten botoiari eman nion. Hor ondoan ikusten dituzuen aukerak agertu zitzaizkidan. ‘Error mapa’ aukeratu nuen, kontua maparen errore batez ohartaraztea zenez, eta ondoko aukera hauek agertu zitzaizkidan:
Salida no identificada aukeratu, bidaltzeko botoiari eman, eta listo, nire bideari ekin nion berriz. Handik ordu batzuetara, mezu bat jaso nuen e-mailez: editore batek nire abisua ikusi, Wazek erregistratutako ibilbidearekin erkatu, eta dagokion aldaketa egin zion mapari, irteera ireki berria bertan ager zedin. Aldaketa hori 15 bat egunetan agertuko da Wazek bideak kalkulatzeko erabiltzen duen mapa ‘ofizialean’. Mapa hori, gainera, norberak ere zuzen dezake ordengailuan, beti ere waze piztuta eraman duen inguruetan.
Antzeko prozedura jarraitu daiteke bidean ikusten dituzun lanak, istripuak, radarrak, poliziak eta abarren berri emateko. Maparen gaineko aldaketek denboratxo bat behar dute mapan agertzeko, baina gainontzeko gorabehera guztiak berehala agertzen dira gainontzeko ‘wazeroen’ GPSetan.
Alde eta kontra
Alde | Kontra |
|
|
Aitortu behar dizuet ni behintza maitemindu egin naizela aplikazio honekin. Probatu zuek, nahi baduzue, eta esango didazue! Beheko botoi horietatik jaitsi ahal dituzue Android eta iOS bertsioak, eta beste guztiak zuen mobiletik m.waze.com helbidera sartuta. (Ondoko QR kodea erabil dezakezue horretarako).
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Udako oporrak izango dira, seguruenik, autoan GPS gailu edo aplikazio bat erabiltzeko arrazoi gehien dugun sasoia: oporrak pasatzeko aukeratu dugun herrira iristeko, egun bateko eskapadatxo arinak egiteko… Zuotako asko GPSa……
Badakizu lokalizazio saioetara irekiak ote dauden? bai interfaze zein ahotsena jendeak pertsonalizatu ote dezakeen?
Mmm… ez nago oso seguru zer politika jarraituko duten, baina “waze+ translate” googleatuta, honekin egin dut topo.
Jarriko gara lanean? ;)
Hitzezko instrukzioen audioak moldatu badaitezke bai, interfazeak ez dit asko ardura.
Botako diet email bat ea zer dioten, posible dela ematen du baina ez dute inon azaltzen ahotsezkoa zelan egiten den…
Duela pare bat urte frogatu nuen, nire Hero gaixoa gaztea zenean. Orduan toki batetik bestera joateko biderik luzeena eta makurrena topatu ohi zuen, baina ikaragarri entretenigarriak ziren puntuak lortzearren bidean jartzen zituzten itemak. Ondorioa: Gehiegi despistatzen ninduen eta kendu egin nuen.
Bai @makilakixki, neuk ere probatua nuen HTC Hero batean, eta otduan ez zitzaidan batere gustatu. Maparik ez apenas, distrakzio piloa… Baina asko hobetu dute, benetan!
[…] hauetan jausten zareten lehenengo aldia ez bada behintzat, gogoan izango duzue azken boladan sarri eta ondo hitz egin dizuedala Waze GPS aplikazioari buruz. Labur-labur azalduta, Waze GPS soziala […]
[…] konexioa: nabigazio aplikazioren bat erabiltzen ari bazara (Google Maps, Copilot, Waze…), orduan GPS konexioa aktibo behar duzu, noski. Bestela, piztuta mantentzeak bateria […]