Tira, ba kontua da azken asteotako buruhauste honen eta honen ondoren, pentsatzen ari naizela pisu gehiago ematea Mastodoni eta gutxiago Twitterri nire jardun sozialean. Uste dut zuek ere berdin egin beharko zenuketela, baina bueno, gaurkoak ohar laburra izan nahi du.
Gauza da jarri nahi dudala telefonoan jakinarazpen soinuren bat, Mastodonerako propio. Gustatzen zait aplikazio (multzo) ezberdinei jakinarazpen soinu ezberdinak jartzea, batez ere jotzen dutenean berehala jakiteko benetan urgenteak diren ala ez.
Elefanteen oihuen estiloko soinuak bilatu ditut, baina errealistak direnak luzeegiak dira jakinarazpen soinu gisa erabiltzeko. Adibidez, hau.
Total, elefantea ebokatu dezakeen musika-tresna baten bila hasi, eta, Disneyren ‘The Jungle Book’ klasikoaren pasartearekin akordatu ondoren, tromboi baten bila hasi naiz. Eta tira, momentuz behintzat hau da nire belarriek entzuten dutena toot bat bidaltzen didazuen bakoitzean:
Problema bakarra, pentsa dezakezuena: telefonoa poltsikoan dagoela jotzen duenean, batez ere dardara ere piztuta baldin badago, tromboia baino, puzker atomiko samarra ematen du. Eta sinistuidazue, efektua oso errealista da!
Tira, probatu zuek ere nahi baduzue, eta kontatuko didazue! (Ah, edo alternatibaren bat baldin baduzue, esan mesedez!).
‘Toot’ jakinarazpen soinua Mastodon aplikazioarekin erabiltzeko. Kontuz! Mundu errealean puzker baten antza handia har dezake! 😆
[…] Lehengoan kontatu nizuenez, gaixotasuna bihurtzeko puntu-puntuan dauden nire manien artean dago sarri erabiltzen ditudan aplikazioetan erraz identifikatzeko moduko jakinarazpen soinuak erabiltzea. […]