TrikimailuakZi-Fi

Ikusezintasuna, urrats bat gertuago

Soineko ikustezina probatzen, Bilboko Kale Nagusian
Emakumezko bat beroki ikustezinarekin, lorontzi bi horien artean. Ez, geuk ere ez dugu ikusten!

Californiako Berkeley unibertsitateko ikerlari talde batek azaldu duenez, material berri bat garatu omen dute, argi-izpiak objektu baten inguruan desbideratuz objektua ikusezin bihurtzeko ahalmena duena.

Arazotxo txiki bat beterik ez dago: momentuz behintzat, material hori oso eskala txikietan baino ezin izan da sortu, metro baten bilioren gutxi batzuetako tamainarekin. Hala ere, ikerlarien ustez, litekeena da nanomateriala sortzeko erabilitako oinarriak eskala handiagoetara ekartzea eta lagun bat ezkutzatzeko besteko tamaina ere lortzea. Horretarako asmorik izanez gero, lortzea denbora kontua baino ez da, oinarri teknologikoa sortuta baitago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.