Teknopataren ajeak

Vodafoneren matematika paraleloak

Euskalteletik Vodafonera pasatu nintzenean esan nuen seguruenik damutu egingo zitzaidala. Baina ez nekien hain azkar izango zenik!!!
Vodafoneren matematika paraleloak 7 - teknopata.eus
Vodafone SMS
Horra Vodafonek bidali zidan abisua: urtarrilaren 17an onartu ninduten haien familian

Ate interdimentsionalak zientzia-fikziozko kontua direla pentsatuko duzue askok. Errealitatea  bat eta bakarra dela, eta bi gehi bi beti direla lau. Baina oker zabiltzate: errealitateak asko dira, gurearekin zerikusirik ez duten dimentsioak aurki daitezke hor zehar. Dimentsio horietan, fisikaren legeek ez dute gure mundukoekin zerikusirik, eta matematika bera ere sorpresaz beterik dago.

Eta, han-hemenka ezkutatuta, badira ate interdimentsionalak: gure mundutik beste batera (eta alderantziz) igarotzeko balio duten pasabideak. Nik horietako bat topatu dut: Vodafoneren Espainiako egoitza nagusian dago, eta jarraian erakutsiko dizkizuet froga ezin argiagoak.

Dakizuenez, duela ez asko erabaki nuen etxeko internet konexioa eta telefonoa Vodafonerekin kontratatzea, Euskaltelen prezio politikarekin astebetez flipatu ondoren. Eskaintza ezin gozoagoa egin zidaten Vodafonekoek, eta, tramite guztiak egin ostean, urtarrilaren 17an aktibatu zidaten zerbitzua. Hona eskaintzaren baldintza zehatzak:

17 mega inguruko abiadura

Horixe agindu zidan komertzialak nire etxe inguruko baldintza teknikoak aztertzen ari zen itxurak egiten zuen bitartean: auzo berria denez, zentralita digitala denez, eta etxetik gertu samar dagoenez, iragartzen dituzten 20 megak ez, baina 16-17ren bueltan geratu behar zitzaidan konexio abiadura. Baina ai! Vodafone dimentsioko 17 zenbakia ez da gure mundukoa. Hori argi erakusten du Vodafoneren routerrak berak:

Vodafoneren matematika paraleloak 11 - teknopata.eus
2 + 2 ez dira 4, eta 17 ere ez du zertan 17 izan

Antibirusa, doan

Horrez gain, Vodafoneren komertzialak Protección PC izeneko antibirus zerbitzu bat ere eskaini zidan, dohainik lehen hiru hilabeteetan, probatzeko aukera izan nezan. Hirugarren hilabeterako gustatu ezean, baja eskatu eta listo, besterik ez nuen egin behar. baina berriz ere, “dohainik” hitzak ez du gauza bera esan nahi Vodafoneren dimentsio paraleloan: gurean ZERO euro direnak, Vodafoneren munduan 8,97 dira!!!

29,90 euro hilean lehen 9 hilabeteetan

Konexioaren prezioa guztira, hileko 29,90 eurokoa izan behar zuen lehen 9 hilabeteetan. Baina honezkero ikasi duzue ezta? 29,90 ez da kopuru bera hemen eta Vodafonelandian:

Vodafoneren matematika paraleloak 12 - teknopata.eus
29,90 = 80,15. Zer iruditzen?

Izan ere, Vodafoneren mundu miresgarrian, enpresa batek zerbitzua hilaren 17an aktibatzen dizunean, hilaren 3tik aurrera hasten da kobratzen. Eta dohainik diren zerbitzuak ere kobratu egiten dira, birritan kobratu ere. Ikusi, ikusi:

Vodafoneren matematika paraleloak 13 - teknopata.eusADSLa urtarrilaren 17an aktibatu baina 3tik kobratzeaz gain, dohainik zen Protección Pc delako horren kuota HIRU BIDEZ kobratu didate (urtarrilaren 3tik 14ra, urtarrilaren 15etik otsailaren 14ra eta, berriz ere, urtarrilaren 17tik otsailaren 14ra), eta alta ere birritan. Arraroak direla matematikak Vodafonelandian?

Total, arrasalde pasa egin dudala bezeroaren arreta zerbitzuko neska batekin, eta 32 euro bueltatu behar dizkidatela. Gainera, zerbitzu teknikoan esan didate nire lineak ez duela abiadura gehiagorako ematen, eta nahi izanez gero, 20 megako konexioaren ordez 6koa eskatu dezakedala aur bat aurrezteko. Laburbilduz: bihar Euskaltelen 177ra deituko dut, ea bezero berri gisa onartzen nauten ¬.¬

A!Hurrengo batean beste istoriotxo bat kontatuko dizuet. Duela aste pare bat uholdeak izan ditut etxean, eta hiru telefono dei egin ditut Lagun Arora, egoeraren berri emateko. LagunTel zerbitzuaren 902 zenbakiak 13 euro pasatxo kobratu dizkit ura orkatiletaraino nuela kontatu eta zer egin behar ote nuen galdetzearren…

Eta gero ez dagoela negoziorik. Ja!

7 iruzkin
  • Bitacoras.com
    2012(e)ko otsailak 25 at 01:29

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Horra Vodafonek bidali zidan abisua: urtarrilaren 1an onartu ninduten haien familian Ate interdimentsionalak zientzia-fikziozko kontua direla pentsatuko duzue askok. Errealitatea  bat eta bakarra dela, eta bi gehi bi beti di……

    Reply
  • haritz
    2012(e)ko otsailak 25 at 09:36

    Aupa Joxe,
    Benetako bildurrezko istorioa zu eta Vodafoneren artekoa…
    Ez dakit zeozertarako balio duen, baina nik salaketa jjarriko nuke. Kontsumitzaileen elkartean, edo Garzonen aurrean (oops, le garçon ez dela jada epaile!).
    Lotsagarria da nola jotzen diguten adarra. Zuk kontuak begiratu eta ADSLaren abiadura begiratu duzulako, baina pentsa zenbat laguni sartuko ote dioten ziria, eta zenbat euro lapurtuko dituzten urte beteren buruan…
    Imprezionante.

    Reply
  • makilakixki
    2012(e)ko otsailak 25 at 10:24

    Mwahahaha! Ongi etorria ISP-en mundu miragarrira! Amari nolakoak egin dizkioten kontatuko banizu! Dena den guztiak badu konponbide lasaigarria bezain bidezkoa: zentralita 2000 bat gradutan jartzea ta kitto. Esango didazu. Portzierto, Bartzelona aldean Onok 20M+TB eskaintzen ditu 30€ ren truke. Denok emigratzera.

    Reply
    • joxe
      2012(e)ko otsailak 25 at 11:48

      Teorian gutxienez, salaketa jartzea baino konponbide errazagoa pentsatu dut:
      1. – Bezeroen arreta zerbitzura deitu eta mobida azaldu. 32 euro itzultzea eta antibirus zerbitzuan baja ematea onartu dute. Berehala onartu dute, txarto egiten dutela jakitun diren seinale.
      2.- Bezeroen arretakoak aholkatuta, zerbitzu teknikora deitu abiaduraz galdetzeko. Nire lineak ez omen du gehiagorako ematen eta beraz, 20 megako kontratutik 6 megakora pazatzeko gomendatu didate.
      3. -Beraz, ezin dute kontratua bete eta horrek nire derrigorrezko permanentzia baliogabetzen du. Euskaltelera deituko dut portabilidadea eskatzeko, eta kitto.
      4. -Horrelakoetan esperientzia dudanez, Laboralera joan eta traba jarriko diet Vodafonetik datozen erreziboei.
      Bueno, borrela ikusita alur bat korapilatsua bada, baina enpin…

      Reply
  • Bihar
    2012(e)ko otsailak 26 at 00:46

    Ona istorioa. Urte batzuk barru gaueko su baten inguruan kontatzekoa.
    Neri pastelek zentralita 500 metrotara dudala eta 20mbtik 12-15 jasoko ditudala esaten dit. Eta Bilboko Bolintxu ondoan bizi naiz, zentralitatik (sanfrantzisko) 5300metrotara (telefonica dixit). Hori bai, 4 aldiz deitu didate gauza bera esateko eta gezurrik ezin dutela esan ziurtatzeko.

    Reply
  • Markel
    2012(e)ko otsailak 29 at 10:00

    Guzti honetan txarrena zeritzu prestatzaile guztien egoera berdina dela. Guztiek egiten dute trikimailuren bat bezeroa konturatuko ez dela pentsatuz.

    Jazztel adibidez orain dela denboralditxo bat bere zerbitzu teknikoa goraipatzen du bezeroak lortzeko, baina behin zerbitzu tekniko hori jasan behar duzuean konturatzen zara gauzak ez direla asko aldatu.

    Azken hilabetean Jazztel kontratatu dugu nik eta lankide batek, eta biok izan ditugu arazoak bai alta prozesuarekin eta baita zerbitzu teknikoaren erantzunarekin (eskatutakoarekin zerikusirik ez duten erantzunak bidali dizkigute bi kasuetan).

    Enpin! gutxienez permanentzia ez dute…

    Reply
  • maria gonzález gorosarri
    2012(e)ko martxoak 11 at 20:42

    kaixo, joxe!!

    animo!!! 902ko sustoak ekiditeko aholkua: http://www.nmn900.com -en telefonoa bilatu eta haren zenbaki finkoaren baliokidea emango dizue. gogoratzeko erraza da: “no más números 900 puntu com”. tarifa laua daukagunontzat pentsatuta!!

    ondo segi,

    maria

    Reply
    • joxe
      2012(e)ko martxoak 11 at 22:47

      Mila esker Maria! Momentuz Euskaltelera itzuli naiz, eta diozun webgunea gogokoetan jarri dut… Hau da hau gurutzea!

      Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.