Teknopataren ajeak

Hizkuntz eklipsea

Hizkuntz eklipsea 7 - teknopata.eus

Gaurko eguna Galdakaoko Ospitaleko Larrialdiko zerbitzuan pasatzea tokatu zait. Ez larritu, ni ondo nago… taxilari lanetan joatea baino ez zait egokitu… nahiz eta auto txikia izanda horrelakoetatik libratuko nintzela pentsatu. (Ohar mentala: ez erosi SEKULA auto handirik, taxilari lanak gustuko izan ezean gutxienez!).

Ordu piloa egin dut han bueltaka, gora eta behera eta -asperraren asperraz- ene baitako talibana askatu dut, euskarazko eta gazelerazko kartelak irakurtzen eta konparatzen has zedin.“Azken egunotako albisteak ikusita, seguru euzkaras-en bat erraz topatuko duzula”, esan diot talibantxoari.

Eta hara non etorri zaidan taliban gaixoa, hitzik egin ezinik, begiak malkotan, bizitzan behin soilik ikus daitezkeen gertakizun horietako baten berri ematera. “Hara zer ikusi dudan gaixoen betebeharren taulan“, esan dit, hunkituta:

Larrialdietako erabiltzaileen 7. betebeharra gazteleraz. Galdakaoko Ospitalea.
Gaixoen 7. betebeharra, gazteleraz. Klik irudian handiago ikusteko.

Gaixoen eskubide eta betebeharrak biltzen dituen kartel bat erakutsi dit orduan talibantxoak. Gaztelerazko bertsioan, azken betebeharra erabat ulertezina egin zait. Honelaxe dio:

7.- A utilizar los servicios de urgencia con la finalidad, de necesidad, para la que están creados, acudiendo perfectamente a los circuitos de servicios ordinarios.

Harrituta begiratu diot talibanari: “Joder, gaztelerazko esaldia horren kriptikoa bada, euskarazkoa zirilikoz idatzita egongo da gutxienez!”. Korrika hasi gara biok euskarazko bertsioaren bila.

Eta aurkitu ere, azkar aurkitu dugu. Honatx:

Hizkuntz eklipsea 11 - teknopata.eus
Gaixoen zazpigarren betebeharra, euskaraz. Egin klik irudian handiago ikusteko.

7.- Larrialdietako zerbitzuak sortu ziren beharrizanetarako erabiltzea eta, ondorioz, lehentasunez ohiko zerbitzuen sarera jotzea

Zirilikoz ez egoteaz gain, gaztelerazkoa baino askoz ere hobeto ulertzen da euskarazko esaldia!!! Esandakoa, lagunok: eklipseak bezala, bizitzan behin gertatzen diren gauza horietako bat…

2 iruzkin
  • 2010(e)ko uztailak 14 at 02:38

    […] This post was mentioned on Twitter by Joxe, Joxe. Joxe said: Bizitzan behin baino gertatzen ez den gauza horietako bat, hizkuntz eklipsea-edo… http://www.teknopata.net/?p=2549 […]

    Reply
  • Luistxo
    2010(e)ko uztailak 14 at 17:25

    Drogarik gabe atsedenik ez! Gazteriarentzako mezu zuzenagoa zen, ezta?

    Reply
    • joxe
      2010(e)ko uztailak 14 at 17:52

      Egia!!! Bi eklipse ikusteko jaio gara beraz! Zorionekoak gu!!! :)

      Drogarik gabe...

      Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.