Sailkatu gabe

Milioi bat dolarreko Tetrisa

Papao batek milioi bat dolarretan jarri du enkantean SEGA Megadrive kontsolarako TETRIS jolas arraroaren ale bat. Eta txarrena da seguruena dirutza lortuko duela!
Milioi bat dolarreko Tetrisa 7 - teknopata.eus

SEGA Megadrive

1988an, SEGA bideojolas enpresak Tetris bideojokoaren eskubideak lortu zituen Mirrorsoften eskutik. Bideokontsolen merkatua menperatzeko SEGA eta Nintendoren arteko guduaren erdian, SEGAk Tetrisen bertsio propioa garatu zuen artean bere izarra zen MegaDrive kontsolarako.

Jokoa merkaturatzeko prest zegoenean, Mirrorsoftek Nintendoren aurkako norgehiagoka galdu zuen Tetris-en eskubideak zirela eta. SEGAk jadanik saltzeko prest zeuzkan Tetris-en kopiak zakarrera bota behar izan zituen segituan, Nintendok Tetrisen kopiak milioika saltzen zituen bitartean (GameBoy kontsolarekin batera saltzen zuten).

Tetris Megadrive
Ez pentsa jokoa beste munduko ezer denik!!!

Dirudienez, SEGAren bertsioaren dozenatxo bat bat kopia gorde ziren, eta horiek gaur egun oso altxor preziatua dira bildumazaleentzako.

Horren adibide argia egunotan gertatzen ari dena: Luc Fons izeneko morroi batek 15.000 dolarretan erosi zuen ale horietako bat 2008an, eta nola edo hala, Tetris bera asmatu zuen Alekséi Pázhitnov-ek sinatzea lortu zuen.

Orain, hiru urte geroago, morroiak enkantean jarri du bideojolasa, eBayn, non bestela. Eta -ondo garbitu begiak- milioi bat dolar eskatzen du kartutxo zaharruno eta zirriborratuaren truke! Eta txarrena da jokoa bera ere nahiko kaskarra dela! Ikusi bestela irudi hauek… Zer musika klase da hori?!?

 

 

Milioi bat dolarreko Tetrisa 11 - teknopata.eus
Polita izateaz gain, euskarazko sarearen ikur bat da!!!

Nik neuk ez dut uste horrenbeste aterako duenik, baina baietz piko on bat bai! Adi egon beharko dugu ba, enkantea nola bukatzen den jakiteko!

Une zirraragarri hori iristen den bitartean, jakinarazi behar dizuet neuk ere badudala ‘inkunable’ bat: Frankenmac, nire PowerMac G4 zaharra.

Bihotza gazte-gazte duen aitona zahar horrek internet euskaldunaren hastapenetako unerik garrantzitsuenak bizi izan ditu, eta haietako batzuen parte ere izan da: bertan sortu zen Applek debekatu zuen Mac OS Xen euskaraketaren zati handi bat, bertan grabatu ziren lagun honek, honek eta beste honek ere euskararen inguruan esandakoak… enfin, euskal blogosferaren fetitxistentzako balio kalkulaezineko harribitxia.

Zenbat ordainduko zenidakete haren truke? 50.000 eurotan has gaitezke?

(Saiakera egin behar nuen, haisuek!)

Info gehiago hemen (gazteleraz) eta hemen (ingelesez)

Iruzkin 1
  • makilakixki
    2011(e)ko uztailak 21 at 13:29

    Kutrea bai, baina ez nik ikusi dudan kutreena. Tetrisekin Pacman-ekin gertatu zenaren antzeko zerbait gertatu zen. Milioika kloi atera ziren zein itxusi eta kutreago. TDT-gailuetan ere topa daiteke eta!
    Portzierto, Frankenmac hori bezalako altxorrak ez dira saltzen. Gorde eta hogei urteren buruan Nick dut Nik super-espeziala, super-retroa egiteko erabili daiteke ;) Nik 8088 PC-compatible bat dut gordeta trasteroan, 3.5″ diskete eta guzti.
    Aio!

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.