Benitok, Jozulinek eta hirurok izan dugu urtea ixteko ohorea Amaraunako blogarien solasaldian (zeregin latza, egunotako horrenbeste konpromisoren artean) eta, egunotako bestelako zereginak direla eta hirurok ere saretik nahiko aldenduta bagabiltza ere, gutxi gorabeherako duintasunez egin dugu itxiera. Honako hauek komentatu ditugu besteak beste:
- bederatzi@2009 bozketan iritzia emateko azken egunetan gaude! 130 lagunek eman duzue iritzia honezkero, baina iaz 300 izan zineten! Non daude beste guztiak!?! Gogoratu teklatu berde eder bat irabazteko aukera ere badagoela (nola edo hala konpondu dut Twitterren bilaketa motorearen kontu hori…)
- TIME aldizkariak ere bere zerrenda egin du, urteko 50 webgunerik onenekin. Gehienak ezagutu ere, baina tira…
- Gabon postalen inguruan ere aritu gara. Patxitraperok, ohi bezala, lan handia hartu du berea prestatzen. Jozulinek ere mezu hunkigarria utzi du bere blogean. Nik ez, baina bueno, asko maite zaituztet berdin-berdin, eh? :P
- Gabon postalekin batera, egutegiak ere oso modan daude. Sustatuk HUHEZIko ikasleek egindakoaren berri eman digu egunotan.
Beti bezala, hori eta askoz ere gehiago (zeeeenbat berba egin dugun gaur, ezta?), hemen azpian (eta beste zenbait lekutan ere) klik eginda entzungai.
Podcast: Play in new window | Download (20.6MB)
Harpidetu! RSS