NabarmenakOfftopic

Harpa jotzen, solfeoaz ideia zorririk izan gabe ere!

Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak ezustean deitzen badizute, egiten ari zarena momentuan utzi eta korrika ateratzea beste erremediorik ez dago!
Harpa jotzen, solfeoaz ideia zorririk izan gabe ere! 7 - teknopata.eus

Umorea oso-oso-oso gauza beharrezkoa dela esango nuke. Are gehiago: ezinbestekoa bizitzea tokatu zaigun arraro berrian biziraun ahal izateko.

Horregatik, babes posible guztia, eta eskuetako larrua urratzerainoko txaloak merezi ditu dan-danok (ni neu lehena) etengabe erretxinduta, ñiñiñiñika eta mindutanago-ka eta iraindunauzu-ka gabiltzan honetan, ‘Barretartia Umore Zerbitzuak’ bezalako ekimen bat martxan jarri eta bizirik mantentzeko adorea duten pertsonak. Erraza da ahaztea, baina esango nuke umoreak ere baduela bere epika!

Harpa jotzen, solfeoaz ideia zorririk izan gabe ere! 11 - teknopata.eus
Deitu al didazuuuu?!?

Eta gauzak horrela, ba noski, laneko errutinan sartuta zaudeneko astegun buruzuri batean, erabat ezustean, Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren deia jasoz gero, euren pozcast berrira gonbidatzeko, ba gauza bakarra egin daiteke: egiten ari zaren hori derrepentean utzi eta, Steve Urkelek Laura Winslowrekin nola, deia bukatu orduko esan dizuten lekuan egon.

Gerora etorri dira damuak, noski, pertsonarik egokiena ote nintzen proposatu zidaten gaiaz hitz egiteko, nahi gabe umorezko zerbait izan behar zuena azken boladan gainetik kendu ezinda nabilen pesimismoaz blaituko ote nuen, aurreko atalean gonbidatu zuten Bea Egizabal handiaren ondoan batere graziarik izango nuen… Baina enfin, esandakoa: deituz gero, joan beharra dago!

Eta hementxe emaitza, Harpa Jotzen hamabosteroko podcastaren bigarren atala, kuadrillen inguruan. Gozatu! (Eta harpidetu, on egingo dizue eta!). (Egin klik irudian edo hemen atala entzuteko).

Hiru Damatxoren estudioetan, Idoia Torregarai, Joxe Rojas eta Mirari MArtiarena, Harpa Jotzen pozcastaren grabazioan, ilgoropilak eskutan
Bueno, eta gainera ilgoropilak opari. Zer gehiago eska daiteke!

Goiburuko argazkia: Busking in the Cold. Egilea: Vince Veras on Unsplash. Unsplash lizentziaren menpe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.