Xuxen instalatu, Firefox instalatu eta Android gailuak euskaratu ondoren, uste dut prest zaudetela jauzi de-fi-ni-ti-bo-a emateko: ordenagailu handia euskaraz jartzea.
Badakit pausu handia dela eta, batez ere, informatikarekin ondo moldatzen ez den jendeari beldur apur bat ematen diola, batez ere informatikako hizkera berezitua ulertuko ez duelakoan. Baina lasai, benetan: garai batean ez bezala, itzulpenak oso onak dira gaur egun, eta euskarazko menu eta errore mezuak erdarazkoak bezain ondo (edo txarto!) ulertzen dira.
Gogoratu astea osoan errepikatzen nabilena: gure softwareak euskaraz konfiguratzea garrantzitsua da, horrela euskara software egileen mapan kokatzen dugulako. Sarritan, programak ez euskaratzeko arrazoia izaten da ‘erabiltze gutxi’ garela. Beste merkatu batzuekin konparatuta ez gara asko, hori hala da. Baina joño, gaudenok ere ez bagara euskaldun gisa identifikatzen…!
Tira, ikus ditzagun aukerak, zure sistema eragilearen arabera:
Windows
Microsoften sistema eragilea erabiltzen baduzu, bost pausu erraz baino ez dituzu jarraitu beharko zure erabiltzaile kontua euskaraz konfiguratzeko. Eta, animatzen bazara, beste bost ere egin ditzakezu, ordenagailu osoaren hizkuntza lehenetsia euskara izan dadin.
Pausu horiek aspalditxo idatzi nituen blog honen beste sarrera honetan. Ez izan beldurrik, benetan: prozedura erraz-erraza da, eta tira, egoera oso trumatikoa baldon bada, beti duzu atzera egiteko aukera!
macOS
Appleren macOS sistema eragilea ezin da euskaraz jarri. Lehengoan kontatu nizuen moduan, duela urte batzuk saiakera bat egin genuen Appleren itzulpen tresnak eurak erabiliz euskaraketa pakete batzuk sortzeko. Garai hartan artean bizirik zegoen Steve Jobsen abokatuek azkar asko bidali ziguten email bat, esanez ez genuela horretarako baimenik eta artxiboak berehala erretiratzeko aginduz.
Dena den, horrek ordenagailuaren ageriko hizkuntza aldatuko ez badizu ere, macOSen Sistemaren Ezarpenetan euskara ezar dezakezu hizkuntza lehenetsi gisa. Ez du apenas ondorio praktikorik izango zure makinaren funtzionamenduan, baina gutxienez mezu bat bidaliko diozu Appleri. Kuriosoa da euskaraketa partzial bat badagoela sisteman: hizkuntza euskarara aldatzen baduzu, datak euskaraz agertuko zaizkizu. Baina datak soilik :(
GNU Linux
Linux erabiltzailea bazara, zorioneko zaude, ze hiru sistema hauetan errazena da euskaratzeko. Berez, distribuzio askotan sistema instalatzean bertan ere agertzen da euskara sistemaren hizkuntza gisa. Eta bestela erraz samarra da hizkuntza paketeak jaitsi eta instalatzea, sistemaren ezarpen paneletatik. Ubuntu 19n, adibidez, hauek dira pausuak:
1– Instalatu hizkuntza paketea. Horretarako, bilatu ‘Language Support / Soporte de idioma / Prise en charge des langues‘ panela, eta han klikatu hizkkuntzak gehitu edo kentzeko botoian. Agertuko zaizun zerrendatik, markatu euskara (dagoeneko markatuta ez badago), sakatu aldaketak aplikatzeko botoiari, eta itxaron deskarga amaitu arte.
2. Behin instalazioa eginda, ezarri euskara sistemaren hizkuntza gisa. Horretarako, Region and Langugage / Región e Idioma / Pays et Langue panela ireki, eta hantxe aldatu hizkuntza.
Eta listo! Begin hori eginda, euskaraz izango duzu sistema osoa. Erraza, ezta? Animo ba! Beldurrik ez!
Gutxienez Linuxen 20 distribuzio probatu ditut, eta onena, nire uste txikian, Mint da. Den-dena euskaraz dago: LibreOffice, Firefox… Ubuntun du oinarri, eta haren zerbitzu guztiak erabiltzen ditu arazorik gabe. Grafikoki Cinnamon oso erakargarri eta moldagarria da. Nik horixe erabiltzen dut, eta oso erraza da pendrive batetik instalatzea. Fin-fin dabil. Hauxe da esteka: https://linuxmint.com/
Eskerrik asko, Kepa! Ta zer diferentzia du Ubunturekin, adibidez? (Ezjakintasun osotik, e?). Nik ointxe probatu dut Ubunturen azkena, eta bai, hua ere Pendrive batetik instalatu edo erabiltzeko oso erraza da…
Mila esker berriz!
[…] Ordenagailua bera ‘euskaldundu’ […]