NabarmenakTrikimailuak

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako 5/7: Common Voice

Hartu tartetxo bat eta parte hartu Common Voice ekimenean, euskarazko esaldiak grabatuz edo kontrastatuz.
Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako 5/7: <i>Common Voice</i> 7 - teknopata.eus

Xuxen instalatu, Firefox instalatu eta Android gailuak eta ordenagailua bera euskaratuta, gaurkoan relax apur bat irabazia dugu, ezta?

Benga, ba gaurkoan bakea emango diegu etxeko gailuei eta ez dugu beste ezer katxarreatuko momentuz. Baina, e, horrela ez du esan nahi eguna libre duzunik, e?

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako 5/7: <i>Common Voice</i> 11 - teknopata.eusGero eta joera handiagoa dago ordenagailu eta, oro har, makinetako interfazeak ahozkoak izateko. Gero eta presio handiagoa dugu leku guztietatik bozgorailu adimentsuak etxeetan sartzeko, eta mugikorrak, telebistak eta beste hainbat gailu ere ahoz kontrolatzeko modua daukate. Bueno, teleoperadore elektronikoak ahaztu gabe, noski!

Gauzak horrela, nahi badugu euskarak presente jarraitzea kontsumoko teknologia gailuetan, gero eta beharrezkoa da euskarazko ahots errekonozimendu sistema txukuna izatea. Bestela, laster gertatuko zaigu logelako argia piztu eta amatatzeko erdarazko aginduak eman behar izatea…

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako 5/7: <i>Common Voice</i> 13 - teknopata.eus
Irakatsi makinari euskaraz ulertzen! :-)

Ahotsa errekonozitzeko sistemak garatzeko, funtsezko pausua da sistema ‘entrenatzea’. Ulertzea nahi dugun hizkuntzako esaldiak milioika entzunaraztea makinari, lortu dezan hitz eta letra bakoitzeko entonazio, pronunziazio eta abar guztiekin’ abstrakzio bat izatea, eta horrela, erraz identifikatzea zer esaten ari garen.

Bada, horrekin lotuta, Mozilla Fundazioak –aurrekoan Firefoxen inguruan hitz egitean aipatu nizuenak– ekimen zoragarri bat du martxan. Common Voice du izena. Finean, Mozillak lortu nahi du munduko hizkuntza guztietako grabazio fondo ahalik eta handiena, erabilera librekoa, ahots teknologiak garatu nahi dutenek eskura izan ditzaten.

Euskarazko ahots funts libre erraldoia

Eta hain zuzen ere, horixe da gaurko proposamena, Common Voiceren euskarazko bertsioan parte hartzea. Bi modu dituzu horretarako: zuk zeuk grabazioak eginez, edo besteek egindako grabazioak egiaztatuz.

Lehen pausua izena ematea da. Oso erraza da: email helbide bat sartu, eta helbide horretan jasoko duzu erabiltzailea konfirmatzeko jarraibideak. Nahi baduzu, zure Furefox, Github edo Google kontua ere erabil dezakezu saioa hasteko. Horrela egin duzunaren jarraipena egin ahalko duzu: zenbat ahots grabatu dituzun, zenbat zuzendu, eta abar. Behin kontua sortuta, zer egin nahi duzun aukeratu beharko duzu.

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako 5/7: <i>Common Voice</i> 15 - teknopata.eus

Hitz egin

Lehenengo aukera hitz egitea da. Hori aukeratzen baduzu, 5 esaldiko bildumatxo bat ikusiko duzu pantailan. Egin beharrekoa oso erraza da. Mikrofonoaren botoitxoari eman eta pantailan agertzen den esaldia irakurri.

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako 5/7: <i>Common Voice</i> 17 - teknopata.eus
Mikrofonoaren irudia duen botoi gorrixka horri sakatu, esaldia irakurri, eta listo! Erraza, eh?
Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako 5/7: <i>Common Voice</i> 19 - teknopata.eus

Grabatu duzuna entzun nahi baduzu, edo grabazioa berriz egin, horretarako eskumatara ikusiko dituzun bolatxo zenbakidunetan klik egin dezakezu. Hortxe ikusiko dituzu entzun eta errepikatzeko aukerak.

Behin bosteko sorta osatu duzunean, beheko aldean eskumatara dagoen ‘Bidali’ botoia aktibatu egingo da, eta aukera izango duzu amaitu edo beste bosteko bat irakurtzeko.

Grabazio hauek, gainera, ordenagailutik zein zure mugikor edo tabletatik egin ditzakezu. Ez esan erraza ez denik!

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako 5/7: <i>Common Voice</i> 21 - teknopata.eus

Entzun

Hitz egiteko gogorik ez baduzu, beste aukera bat entzutea da. Besteek grabatutako esaldiak entzun, eta testuarekin bat datozen ala ez esatea. Lan hori ere oso garrantzitsua da, makinak berez ez baitu modurik jakiteko audioan dagoena eta testua benetan bat datozen ala ez. Horretarako interfazea ere oso-oso sinplea da.

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako 5/7: <i>Common Voice</i> 23 - teknopata.eus
Hau ere oso sinplea: entzun esaldia, eta adierazi testuarekin bat datorren, bai ala ez.

Aurrekoan bezala, bost esaldiko paketetan egin beharko duzu ‘lana’. Testu bat ikusiko duzu pantailan, eta azpian ‘Play’ botoy bat, entzuteko. Esaldia entzun, eta Play botoiaren ondoan dauden ‘Bai’ eta ‘Ez’ botoiak erabiliz, adierazi beharko duzu grabazioa testuarekin bat datorren ala ez.

Aurrekoan bezala, bostekoarekin amaitzen duzunean, beste bat kargatzeko aukera emango dizu sistemak.

Parte hartzea oso-oso-oso erraza da, eta, egia esan, entretenimendu egokia izan daiteke etxean aspertuta gauden honetarako. Animatuko zara? Ekarpen polit-polita eta erraza da inguruan ditugun makinei ere euskaraz irakasteko! Hasi oraintxe bertan! :-)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.