NabarmenakTrepetak

YellowJacket: Autodefentsarako balio duen iPhone zorroa

YellowJacket izeneko iPhone zorro honek jabea ere babesteko balio omen du.
yellowjacket zorroa

Azken urteotan mundu oso bat eratu da telefonoetarako zorroen inguruan. Badira bateria dutenak, kamaretarako lente gehigarriak, laban suitzarra dutenak, laztanak eta atximurrak egiteko balio dutenak…

YellowJacket: Autodefentsarako balio duen iPhone zorroa 6 - teknopata.eus

YellowJacket delako hori iPhoneetarako babes zorro bat da, mardul, itsusi eta astun samarra, hainbat funtzio betetzen dituena: alde batetik, telefonoa kargatzeko bateria handi samarra du. Eta bestetik, tramankuluaren itxura ikustea besterik ez dago, konturatzeko zorro hori ‘jantziz’ gero, zure telefonoa sekula ez dela apurtuko, 10 metroko altueratik botatzen baduzu ere.

Horraino dena ondo. Baina 79 eta 99 dolar bitarteko zorrotxo honek beste sorpresa bat badu: botoi irristagarri bati eraginez gero, albo batetik bi hortz metaliko ateratzen zaizkio. Eta hortz horietatik zazpi milioi voltioko argindar-deskarga bat ere ateratzen da, parean duzun lagunari erredura polita egiteko modukoa.

Horixe ba: amerikanuak. Diren bezalaxe maitatu beharra dago! Katxarroa erostekotan bazabiltza, informazio orri bat ere badute webgunean, jakiteko non den legala eta non ez! (Ez, Espainian ez dira legalak).

Jakinmina baduzue, Lewis Hilsenteger youtuber kanadiarrak aspalditxo probatu zuen tramankulua Unbox Therapy kanalean. Hemen esperimentua (ez dirudi, ez, arma moduan oso eraginkorra denik!)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.