Bueno, ba iritsi da azken galdera, ea zer moduz doakizuen. Asteburuan batuko ditut jasotako erantzun zuzen guztiak (tira, okerrak ez ditut jaso!), eta zozketarako zenbakiak banatuko ditut horren arabera. Zorte on!
Estatu Batuetako Kongresuak telefonoaren asmakuntza Antonio Meucciri ofizialki egotzi zion urte berean, internet arakatzaile ezagun baten 1.0 bertsioa kaleratu zen.
Hamaika urte geroago, arakatzaile hori egiten duen enpresak sakelakoetarako sistema eragile berri bat aurkeztu zuen, baina jokaldia ez zen oso ondo atera, eta sistema eragilea laster erretiratu zuten merkatutik.
Hala ere, telebistak egiten dituen enpresa batek moldatu, eta sistema hura telebistetan erabiltzen hasi zen.
Bada, Afrikako zein estatutan dago enpresa horren egoitza nagusia dagoen Japoniako hiriaren izen bera duen distritu bat?