Hainbat tokitan ikusi dudanez (hemen, esate baterako), badirudi filtratu egin direla Palmek asteazkenean aurkeztu behar duen smartphone berriaren irudiak. Herbeheretako PhoneHouseren katalogo baten ustezko irudiak barreiatzen ari dira sarean, eta haietan oain arte Gandolf izenaz ezagutu den telefonoa agertzen da, Treo 500 izenarekin. Hona ustezko ezaugarri nagusiak:
- 3G konektibitatea.
- Windows Mobile 6 Standard Edition (eta beraz, ukimen pantailarik ez, lehenengo aldiz Palm batean)
- 240×320 pixeleko pantaila
- 150Mb-ko memoria
- Micro-SD zirrikitua
- 2 megapixeleko kamera
- Bluetooth (v2.0)
- Bi kolore aukeran: grisa ala zuria.